Cain & Abel

Izenak gaizki ulertura eraman gaitzake baina Cain & Abel delakoa sareetako pasahitzak desenkriptatzeko erabili daitekeen programa maltzurra da.

Ziur ari gara nabigatzen? Gure sarea segurua ahal da? Behin baino gehiagotan egin naizen galdera da. WIFI-a edo sare inalambrikoa oso segurua ez dela jakina da, nahiz eta enkriptazio segurua erabili, baina betiko sareak (swicth, router, hub...) seguruak ahal dira?

Printzipioz mikrosegmentaturiko sare batetan ez litzateke arazorik egongo norberari bere trafikoa eta broadcast trafikoa soilik iritsiko zaiolako. Hainbat programa daude ("sniffer") gure sareko trafikoa ikustea ahalbidetzen digutenak. Bertan bidaltzen/jasotzen ditugun mezuak agertzen dira eta bertatik ikus dezakegu ea zeozer arraroa gertatzen ari zaigun gure sarean.


Cain & Abel sare lokal, etxe-sare edo sare-profesional baten segurtasuna neurtzeko sareko administratzailearentzako pentsatuta dagoen softwarea da. Programak FTP, SMTP, POP3, HTTP, MySQL, ICQ, Telnet eta beste aplikazio batzuen pasahitzak berreskuratzea bermatzen digu. Gainera Windows-eko password enkriptatuak (asterisko bitartez idazten ditugunak) aurkitzeko ere gai da. Hau egiteko hainbat metodo ditu:

  • Sarea gainbegiratzea ("rastreo")
  • Pasahitzen hackeoa, hiztegi bat erabilita
  • "Ataques de fuerza bruta"
  • Cryptoanalisis
  • VoIP bidezko elkarrizketak grabatuz
  • WIFI-a desenkriptatuz
  • Betiko asteriskoen (*********) aztertzea
  • ...

Sare kontrol eta administraziorako beste zenbait herramienta ere baditu. Antibirus batzuk berriz malware bezala konsideratzen dute programa hau.

 

Marketing birtuala - iJam

iJam edo iPhone zein erosiko dut?

Alegiazko edo marketing birtualaren itxura du baina benetakoa da: iJam. Haragi enpresa batek Apple-eko webgunea modelo moduan harturik bere espazio propio sortu du, merezi du benetan ikustea.


 

Ubuntu Vs MAC OS

Ez ahal da posible Ubuntu erabilita MAC sistema eragileraren moduko itxura grafikoa lortzea?Egun hauetan hainbat informazio irakurtzen ibili naiz honen inguruan eta hona hemen pausoz-pausoz migrazioa nola egin behar den bikain azaltzen duen webgunea:

(http://tuxlink.wordpress.com/2007/08/01/dale-la-apariencia-de-mac-ubuntu/)

Nire emaitza berriz honakoa da:


Ez ahal da harrigarria bigarren irudiko kuboa? Compiz-Fusion deituriko lehio kudeatzaileak ahalbidetzen ditu horrelako efektuak. Ubuntu ederra da!!

Oraingoz aurrerapen bat soilik ez dut egin, ea tarte bat aurkitu eta hurrengo post-etan informazio zabalagoa eskeintzeko aukera dudan Compiz eta MAC interfazearen inguruan.

Laister arte.

 

posted by ammur on 21:02 under ,

3 comments

MAC Book Air: Munduko PC eramangarririk meheena

Steve Jobs delakoak, bere ordenadore berria erakutsi du, sobre batetik atera ostean: Macbook Air. Itxura hau dauka ordenadoreak:


Ordenagailu eramangarri berri hau munduko meheena moduan kaleratu dute, eta argazkiak ikusten dituzuenean harrituta geratuko zarete. Macbook normalaren hantzeko ezaugarri teknikoak ditu :

Apple – Mac Book Air

13.3 batazbesteko LED pantaila

Core 2 duo 1.6 Ghz

80 GB-eko disko gogorra

2 GB-eko memoria

Argitzen den teklatua

iSight webkamera

Magsafe

Wifi a/b/g/n eta Bluetooth

Bateria 5 ordu wifi-a erabiltzen

Eta nahi eskero SSD (Solid State Disk) disko gogorra jartzeko aukera ere badago.


Eta prezioa $1799. Hori bai 2 astetan banatzen hasiko dira.


Informazio gehiagorako hemen doakizue Steve Jobs-en aurkepen bideoa:



 

posted by ammur on 19:33 under

2 comments

Google ere aldaketa klimatikoaren aurka borrokan

Google bilatzaile famatua, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokara gehitu da. Istituzio askoren presio eta irainen ondoren, fondo beltza duen bilatzailea jarri du eskuragarri erabiltzaileentzat.

Kalkuluek diotenez, fondo zuridun bilatzailearekin alderatuz, fondo beltzdun bilatzaileak 337 911 wattio/orduko aurrespena dakar eta hori dela eta jarri dute abian proiektua.

Proba ezazu: Google beltzez (http://www.blackle.com/)

Energia aurrestearena dena gezurra dela diote batzuk: http://google.dirson.com/post/3738-marketing-viral-blackle/

 

Ikastube - Ikasi dezagun bideo bidez sarean

Atzo gauen artikulu bat irakurtzen nenbilela hau aurkitu nuen: Ikastube, hezkuntza bideo bidez ahalbidetzen duen web orrialdearen inguruko berria. Moodle plataformaren hantza hartu nion nik, desberdintasuna irakaskuntza sistema da, bideo bidezkoa baita. Hona hemen laburpen txiki bat:

"Eduvlog eta Ikasvlogen antzera Ikastube.com zerbitzua sortu berri du Gorka Jacobe Palazio EHU-ko Gizarte zientzi eta komunikazioen irakasleak. Ikastube-n aipatutako vlog komunitateetan jasotzen diren bideoez gain bestelakoak ere biltzen dira bertan, beti ere hezkuntzarekin erlazionaturikoak. Izatez, sareko telebista da Ikastube (Youtube edo Euskaltuberen moduan), baina ez da vlog komunitate bat. Bertan, ezagutzaren esparru ezberdineko 25 kanaletik gora topa ditzake erabiltzaileak (Fisika, Biologia, Historia, Internet...). Bideo hauek guztiak ikusi, zabaldu eta komentatu daitezke, baita eskegi ere. Irakasleek zein ikasleek egindakoak dira bideoak, bai unibertsitate mailakoak, baita eskola eta institutu mailakoak ere. `Guztion artean eraikitako hezkuntzarako telebista` da, dio Palazio irakasleak."

 

Windows Vista-tik Xp-ra arazoak

Interneten sartu eta formatear HP Pavilion edo beste edozein ordenagailu, jartzen badugu post ugari agertuko zaizkigu. Egun eta etorkizunean egongo den arazo bat da, Windows Vista + disko gogor SATA bat duten ordenagailuek ez baitute betiko sistematika erabilita formateoa onartzen.





Normalean ordenagailu bat formateatu nahi dugunean, XP-ko Cd bat sartu eta instalazioa arazorik gabe lortzen dugu baina zer gertatzen da Windows Vista duen ordenagailu bati XP jarri nahi badiogu? Sarturiko diskoak ez digula gure disko gogorra detektatuko, ondorioz ezingo dugu sistema eragilea aldatu.

Soluzioa ingelesez dagoen web orrialde honetan aurkitu dut eta pare bat froga egin ondoren funtzionatzen duela esan dezaket. [http://www.nogodforme.com/HPDV6500T.htm]

Hona hemen euskeraz:

  • Lehendabizi, XP-ko disko istalatzaile bat lortu behar dugu. Ondoren disko horretako fitxategi guztiak hautatu eta gure ordenagailuko karpeta batetan gorde. (Karpetaren izenak berdin du, adibidez XPSP2)
  • Behin XP-ko fitxategi guztiak ditugula, SATA diskoa ordenagailuak ezagutu ahal izateko driverrak jeitsiko ditugu. (Beheko 6 hauek dira, deskargatu eta karpeta batetan gorde – karpetaren izena Driver izan behar da)
  • Jada fitxategi guztiakk listo ditugunean, bi karpetak elkartu eta ISO bat sortuko digun nLite deituriko softwarea jeitsiko dugu.
  • Programa instalatu eta jarraitu beharreko pausuak irudiekin goian aipaturiko ingelesez dagoen web orrialdean daude baina hona hemen laburpen bat. (Hau jarraitzea nahiko da)


  • Azkenik sorturiko ISO-a Nero erabilita adibidez, CD batean gorde eta gure XP disko abiarazlea listo izango dugu.

 

eeePc - Eramangarrien etorkizuna ote?

eeePc Asus-en eramangarri ("portatil") berria da. Pantaila eta teklatu txikiak ditu baina erabilera arrunt baterako nahikoa dela uste dut. Oraindik ez da guztiz zabaldu, Estatu Batuetan jada saltzen den arren (300$-500$) Europan salmentak ez dira hain nabarmenak.

Hona hemen dituen prestazioak:

Model Name

Eee PC 4G

Display

7"

Intel CPU & Chipset

Operating System

Linux
Windows XP compatible

Ethernet Communication

WLAN

Memory

512 MB (DDR2)

S.S.D. Storage (Solid-State Disk)

4G

Camera

Audio

Hi-Definition audio
Stereo speaker
Microphone

Battery

4 Cells: 5200 mAh, 3.5hrs*

* Actual battery life will depend on actual operations and other settings.

Weight

0.92 kg


4Gb eta 8Gb-ko ordenagailuak daude.

Ondorioak: Interesgarria suertatu daiteke baina gaur egun ditugun software potenteak jasateko ez da nahiko eeePc ordenagailua. Email, internet eta office soilik erabiltzen dutenentzat berriz aukera on bat izan daiteke bere dimentsio eta prezioa kontutan izanda.

Informazio gehiago: Asus eeePc

 

posted by ammur on 21:22 under

2 comments

Content Management System (CMS)

Content Management System (CMS) o Eduki Kudeaketa Sistema (EKS) web diseinuan erabiltzen den sistema berria da. Erabilterraza eta oso praktikoa da, erabiltzaileari abantaila ugari eskeintzen baitizkio. Gaur egun oraindik badira web orrialdeak egiteko Dreamweaver edota programazio hutsa erabiltzen dituzten enpresa nahiz profesionalak. Horrekin ez dut esan nahi kalitate eta zerbitzu eskaseko aplikazioak garatzen dituztenik baina ohartu ahal dira CMS sistemek eskeintzen dituzten abantailez?

CMS erako apliakazio bat osagarri ezberdinez osatua dago, hots,
pakete estandar bat bezala merkaturatzen dute eta ondoren erabiltzaileak bere beharrak medio osagarriak kendu/gehitu liezaioke. Osagarriak partikular ezberdinek egiten dituzte horrek ez du esan nahi norbaitek sistema bereganatu eta eginkizun espezifiko batetarako osagarririk aurkitzen ez badu, pauso zehazt batzuk jarraituta ezin duela bere osagarri propioa garatu.

Nik hiru modutan egin izan ditut orrialdeak: Dreamweaver erabilita, programazio hutsean eta Joomla sistemarekin.


CMSa-k erabiltzeak produktua azkar eta kalitatez sortzea bermatzen du. Mantenua nahiz sekzio berriak sortzea ez da batere zaila, hori bai, osagarrien funtzionamendua norberaren trebeziaren arabera ikasten da, horregaitik batzuetan ikasteak denbora gehiago kentze du ondoren aplikatu nahi dena azaltzea baino.

Nik uste dut, hurrengo urteetan gorakada nabarmena izango duen arloa izango dela web diseinuan eta badira jada gaur egun sistema hau erabiliaz sortu dituzten orrialdeak.

Web diseinua gustatzen bazaizu, proba ezazu Joomla edo beste CMS bat!

Free Software

 

posted by ammur on 21:19 under

1 Comment

Aplikazio birtualak

Thinstall konpaniak aplikazioak birtualizatzeko aukera eskeintzen digun softwarea garatu du. Honen bidez aplikazioak ez digute memoria-rik erreserbatuko. Honez gain, bat baino gehiagok jasandako erregistro arazoak ere ekidingo dira.

Askotan aplikazio askok, beharrezkoak ez diren fitxategi zein libreria asko ekartzen dituzte. Linux munduan ibilia naiz, "minikernel" aplikazioak garatu nahian eta hori dela eta software berri honen inguruan sortu zaidan interesa.

Nik beronekin trebatzeko aukera izan dut, baina denbora eskasia medio froga alde batera ustea erabaki nuen. Norbaite-k interesa edukiz gero bere web orrialdean (http://www.thinstall.com/) Firefox exekutagarria dago eskuragarri thinstall formatuan.

Ikaragarria da, nola bi klik eginez nabigatzen has gaitezkeen inongo aurre instalaziorik gabe.

 

Lehen post-a

Ezagutzen nautenek ondo dakite informatikarekiko dudan zaletasuna handia dela, horren ildotik sortu dut blog hau. Web garapena gogoko dut beste zenbait arlorekin batera, hainbat web orrialde garatu ditut eta orain blog hau sortzea pentsatu dut nire ezagutzak argitara emateko, bide egokia iruditzen baitzait blog sistema erabiltzea.

Informatika mundua egunetik egunera eboluzioan dagoen espazioa da, gero eta software nahiz hardware hobeagoak daude merkatuan eta jendearen ezagutzak ere gora egin du azken urte hauetan. Arlo ezberdinei dagokionez, ugari dira informatikari lotuak daudenak hala nola: logistika, kalitatea, diseiñua, etb.

Laburbilduz, berrikuntzen zein ondorio propioen berri emateko erabiliko dut txoko berri hau eta espero dut batzuei behintzat baliogarri suertatzea.

Mila esker.