Ikastube - Ikasi dezagun bideo bidez sarean

Atzo gauen artikulu bat irakurtzen nenbilela hau aurkitu nuen: Ikastube, hezkuntza bideo bidez ahalbidetzen duen web orrialdearen inguruko berria. Moodle plataformaren hantza hartu nion nik, desberdintasuna irakaskuntza sistema da, bideo bidezkoa baita. Hona hemen laburpen txiki bat:

"Eduvlog eta Ikasvlogen antzera Ikastube.com zerbitzua sortu berri du Gorka Jacobe Palazio EHU-ko Gizarte zientzi eta komunikazioen irakasleak. Ikastube-n aipatutako vlog komunitateetan jasotzen diren bideoez gain bestelakoak ere biltzen dira bertan, beti ere hezkuntzarekin erlazionaturikoak. Izatez, sareko telebista da Ikastube (Youtube edo Euskaltuberen moduan), baina ez da vlog komunitate bat. Bertan, ezagutzaren esparru ezberdineko 25 kanaletik gora topa ditzake erabiltzaileak (Fisika, Biologia, Historia, Internet...). Bideo hauek guztiak ikusi, zabaldu eta komentatu daitezke, baita eskegi ere. Irakasleek zein ikasleek egindakoak dira bideoak, bai unibertsitate mailakoak, baita eskola eta institutu mailakoak ere. `Guztion artean eraikitako hezkuntzarako telebista` da, dio Palazio irakasleak."

 

posted by ammur on 12:20 under ,

0 comentarios: