Windows Vista-tik Xp-ra arazoak

Interneten sartu eta formatear HP Pavilion edo beste edozein ordenagailu, jartzen badugu post ugari agertuko zaizkigu. Egun eta etorkizunean egongo den arazo bat da, Windows Vista + disko gogor SATA bat duten ordenagailuek ez baitute betiko sistematika erabilita formateoa onartzen.





Normalean ordenagailu bat formateatu nahi dugunean, XP-ko Cd bat sartu eta instalazioa arazorik gabe lortzen dugu baina zer gertatzen da Windows Vista duen ordenagailu bati XP jarri nahi badiogu? Sarturiko diskoak ez digula gure disko gogorra detektatuko, ondorioz ezingo dugu sistema eragilea aldatu.

Soluzioa ingelesez dagoen web orrialde honetan aurkitu dut eta pare bat froga egin ondoren funtzionatzen duela esan dezaket. [http://www.nogodforme.com/HPDV6500T.htm]

Hona hemen euskeraz:

  • Lehendabizi, XP-ko disko istalatzaile bat lortu behar dugu. Ondoren disko horretako fitxategi guztiak hautatu eta gure ordenagailuko karpeta batetan gorde. (Karpetaren izenak berdin du, adibidez XPSP2)
  • Behin XP-ko fitxategi guztiak ditugula, SATA diskoa ordenagailuak ezagutu ahal izateko driverrak jeitsiko ditugu. (Beheko 6 hauek dira, deskargatu eta karpeta batetan gorde – karpetaren izena Driver izan behar da)
  • Jada fitxategi guztiakk listo ditugunean, bi karpetak elkartu eta ISO bat sortuko digun nLite deituriko softwarea jeitsiko dugu.
  • Programa instalatu eta jarraitu beharreko pausuak irudiekin goian aipaturiko ingelesez dagoen web orrialdean daude baina hona hemen laburpen bat. (Hau jarraitzea nahiko da)


  • Azkenik sorturiko ISO-a Nero erabilita adibidez, CD batean gorde eta gure XP disko abiarazlea listo izango dugu.

 

posted by ammur on 17:00 under ,

0 comentarios: