Microsoft-ek Windows Vista-ren prezioa jeitsiko du

Microsoft-ek gaur aditzera eman duenez Martxoaren 1-erako Windows Vistaren prezioa %40-an gutxituko du, sistema berri honen erabilera handitzeko ahaleginean. Gaur egun erabiltzaile gehienek oraindik Windows XP erabiltzen dute.


Nik, probatu dut jada Vista sistema eragilea baina ez zait ezer erakargarria iruditu, gainera Ubuntu-ren Compiz-Fusion paketea bere interfazea baino askoz hobea da nire ustez. Ez hori bakarrik, zenbat lehio itxi eta baieztatu behar ditugu adibidez administrazio paneleko funtzio bat irekitzeko? Honi kalitatea deitu ahal diezaiokegu?...

Nire iritziak alde batera utziz, Carlos Gonzalez-ek, Hegoamerikako Microsoft-eko gerenteak adierazi duenez, prezio jeitsiera (%40 inguru) mundu osoan aplikatuko da, estatu bakoitzaren kostu prozedimentu politikak errespetatuz.

Pakete berdinetan eragina izango du lege honek: Windows Vista Home Basic, Windows Vista Home Premium eta Windows Ultimate, baita Windows Vista SP1-an ere, host, otsailean sarturiko aktualizazioan.

Adierazi dudan moduan, prezio jeitsiera Martxoaren hasieran hasiko da baina erabiltzaileengan Apirilaren erdialde/bukaerararte ez du eraginik izango.

100 milioeko irabaziak lortu ditu jada Microsoft-ek Microsoft Vista sistema eragilearen salmentekin, baina jada asmutu du trikimailuren bat salmenta horiek igotzeko. Azkenaldian jasotako isunek ez ahal dute eraginik izan salmentetan?


 

Microsoft-ek kodigoa irekiko du

Pasaden astean pare bat tokitan irakurri nuen albistea da: Microsoft-ek bere kodigoa irekiko du


EB-ak (Europako Batasunak) Microsoft-en politika monopoliotzat jo ondoren, honek bere kodigoa libre uztea erabaki du baina ez bere nahi propioak bultzatuta baizik eta epaile batek inposatuta.

GSP (Government Security Program) deitzen da Microsoft-ek gobernuei kodigo aldatzea ahalbidetzeko abian jarri duen proiektuaren izena. Honela, erakundeek bere kasa kudeatu ahal izango dute segurtasun nahiz beste edozein programa.

OTAN eta errusiar gobernuarekin nahiz beste 20 gobernurekin akordioa lortu ondoren (argi dago beraz dirua dagoela estrategia honen atzetik) Microsoft-en konfidentzialtasun absolutuaren estalpean, gobernu bakoitzaren menpe egongo da ondoren aurrera jarraitzeko erabakia hartzea edo ez.

Erabiltzaileei dagokionez, behean aipatutako programen kudeaketa ahalbidetuko dute "software libre" gisa.

Programen inguruko informazio guztia Microsoft-en web orrialdean agertuko da, non programatzaileek informazioa erabiltzeko ez duten inongo lizentzi ordainketarik egin beharko.


Lau printzipio nagusi jarriko ditu abian: “asegurar las conexiones abiertas, promover la portabilidad de datos, aumentar el apoyo para los estándares industriales y buscar un compromiso más abierto con clientes e industria, incluidas las comunidades de código abierto”.

Softwareari dagokionez bertsio hauetan izango du eragina: Windows Vista , Windows Server 2008, SQL Server 2008, Office 2007, Exchange Server 2007 y Office Share Point 2007, baita etorkizuneko bertsioetan ere.

Lehen aipatu dudan bezala, nire ustez interes ekonomiko ustel eta handia dago guzti honen atzetik. Gates eta konpainiak, Software libreak izan duen bultzada eta bere aplikazioek dituzten bulnerabilitateak ikusita, harturiko erabaki bat da ziurrenik. Zergatik ez dute kodigo guztia liberalizatzen? Monopolioa galtzeko beldurra ahal dute?

Argi dago, liberalizatuta edo gabe Windows sistema eragilea inoiz ez dela munduko ideiarik handienetarikoa bihurtuko niretzako behintzat eta adibiderik garbiena orain dela egun gutxi Windows Vista-ko aktualizazio batek sortutako arazoa: aktualizazio horrek ordenagailuak automatikoki berrabiarazten zituen.

Ikusiko dugu kodigo liberalizatzen dutenentz...

 

Zorionak Open Source! 10 urte

OpenSource Iniciative ideia argitaratu zela 10 urte bete dira (Otsailaren 9an). Bruce Perens, sortzaileak, Debian proiektuaren zuzendaria eta "Kodigo irekiaren" kontzeptua definitu zuenak 10. urteurrenaren inguruan hitzegin du:

Of course, in building our Open Source campaign, we were standing on the shoulders of a giant. Starting in the early 1980's, Richard Stallman blazed the trail with his philosophy of Free Software and the creation of the GNU System, which, most notably when it was combined with the Linux kernel, changed the way software works forever.

In contrast, we have not yet achieved the penetration that we might have desired on user desktop systems, at least if you don't count the fact that Free Software provides a large part of Apple's MacOS today, and critical elements of Microsoft Windows as well. Both companies have been forced to develop strategies to live with us, some of them less comfortable than others. Today we are seeing much of the value of software move from the desktop to the network, an area in which we are already entrenched. This can only lead to the expansion of Open Source on the systems in individual user's hands.

There been a phenomenon of wealth creation by Open Source companies, starting with Red Hat's IPO and leading most recently to the purchase of MySQL for 1.1 Billion dollars seven years after the company's creation. But I would warn those of you who consider Open Source by its companies: you're missing the biggest part of the phenomenon. Most Open Source today is software being produced by its users, for its users. The largest part of the payment for Open Source development today comes from cost-center budgets of IT users, be they companies, institutions, or individuals, rather than profit-centers based on Open Source like that of MySQL. By participating in Open Source development, users distribute the cost and risk of the development of enabling technology and infrastructure for their businesses. Their profit centers are not tied to software sales, but to some other business. To find them, look to the communities rather than the companies.

So, you can see that the future will present its challenges for Open Source. We could never have forecast how big we would become during Decade Zero of Open Source. But we've built tremendous strength, to the point that we can consider much larger tasks. Join us now, as we enter Decade One.


Argi dago, etorkizuna Software Librea da, gaur egun asko aurreratu da eta Microsoft-en monopolioa denon artean hautsi behar dugu.

Textu originala: http://perens.com/works/articles/State8Feb2008/

 

Milaka argazki

Informatikaz gain, argazkilaritza ere gustoko dut. Inoiz ez dut horrelako argazki kamera on bat eduki, beharrik ere ez egia esan, baina noizean behin dudan kamerarekin atsegin dut zuri beltzezko argazki batzuk ateratzea.

Interneten mila argazki ezberdin aurki daitezke baina Woophy web orrialdeak tokian-tokiko argazkiak bilatzea ahalbidetzen du:

Woophy, WOrld Of PHotographY-ren akronimoa (argazkilaritzaren mundua), argazkilari afizionatu eta web orrialde diseinatzaile batzuek internet sarea logikoagoa eta bisualagoa bihurtzeko ahaleginarekin sortutako web orria da. Egileak, Herbeheretakoak dira eta beraien helburua datu base bat erabiliaz munduaren ikuspegi bat ematea da.



Linka: http://www.woophy.com/

 

Balthaser - Flash web orriak

Web orrialde honek World Best Website Awards saria jaso zuen eta beste post batetan aipatutako CMS-en harira dator. "Gestor de Contenido" bat izan ez arren, bere diseinu berritzaileak erabiltzaileri web orrialde bikain bat egiteko aukera ematen dio. Flash diseinuak nabarmentzen du, eta ikaragarria da zer nolako aukerak ematen dituen.

Behin logeatu ondoren, erabiltzaileak dohazko web orrialde bat egiteko aukera du. Bertan flash template sortu edo aukeratu daiteke eta ondoren edukiarekin hasi. Edukia kudeatzeko, Joomla-k eskeintzen duen antzeko framework bat du eta berau erabilita sortu dezakegu gure web orrialdea.

Azken finean, denborarik ezean, flash erako web diseinu erakargarriak sortzea ahalbidetzen digu pro:Fx programak.

Linka: www.balthaser.com