Milaka argazki

Informatikaz gain, argazkilaritza ere gustoko dut. Inoiz ez dut horrelako argazki kamera on bat eduki, beharrik ere ez egia esan, baina noizean behin dudan kamerarekin atsegin dut zuri beltzezko argazki batzuk ateratzea.

Interneten mila argazki ezberdin aurki daitezke baina Woophy web orrialdeak tokian-tokiko argazkiak bilatzea ahalbidetzen du:

Woophy, WOrld Of PHotographY-ren akronimoa (argazkilaritzaren mundua), argazkilari afizionatu eta web orrialde diseinatzaile batzuek internet sarea logikoagoa eta bisualagoa bihurtzeko ahaleginarekin sortutako web orria da. Egileak, Herbeheretakoak dira eta beraien helburua datu base bat erabiliaz munduaren ikuspegi bat ematea da.



Linka: http://www.woophy.com/

 

posted by ammur on 19:03 under , ,

0 comentarios: