Microsoft-ek kodigoa irekiko du

Pasaden astean pare bat tokitan irakurri nuen albistea da: Microsoft-ek bere kodigoa irekiko du


EB-ak (Europako Batasunak) Microsoft-en politika monopoliotzat jo ondoren, honek bere kodigoa libre uztea erabaki du baina ez bere nahi propioak bultzatuta baizik eta epaile batek inposatuta.

GSP (Government Security Program) deitzen da Microsoft-ek gobernuei kodigo aldatzea ahalbidetzeko abian jarri duen proiektuaren izena. Honela, erakundeek bere kasa kudeatu ahal izango dute segurtasun nahiz beste edozein programa.

OTAN eta errusiar gobernuarekin nahiz beste 20 gobernurekin akordioa lortu ondoren (argi dago beraz dirua dagoela estrategia honen atzetik) Microsoft-en konfidentzialtasun absolutuaren estalpean, gobernu bakoitzaren menpe egongo da ondoren aurrera jarraitzeko erabakia hartzea edo ez.

Erabiltzaileei dagokionez, behean aipatutako programen kudeaketa ahalbidetuko dute "software libre" gisa.

Programen inguruko informazio guztia Microsoft-en web orrialdean agertuko da, non programatzaileek informazioa erabiltzeko ez duten inongo lizentzi ordainketarik egin beharko.


Lau printzipio nagusi jarriko ditu abian: “asegurar las conexiones abiertas, promover la portabilidad de datos, aumentar el apoyo para los estándares industriales y buscar un compromiso más abierto con clientes e industria, incluidas las comunidades de código abierto”.

Softwareari dagokionez bertsio hauetan izango du eragina: Windows Vista , Windows Server 2008, SQL Server 2008, Office 2007, Exchange Server 2007 y Office Share Point 2007, baita etorkizuneko bertsioetan ere.

Lehen aipatu dudan bezala, nire ustez interes ekonomiko ustel eta handia dago guzti honen atzetik. Gates eta konpainiak, Software libreak izan duen bultzada eta bere aplikazioek dituzten bulnerabilitateak ikusita, harturiko erabaki bat da ziurrenik. Zergatik ez dute kodigo guztia liberalizatzen? Monopolioa galtzeko beldurra ahal dute?

Argi dago, liberalizatuta edo gabe Windows sistema eragilea inoiz ez dela munduko ideiarik handienetarikoa bihurtuko niretzako behintzat eta adibiderik garbiena orain dela egun gutxi Windows Vista-ko aktualizazio batek sortutako arazoa: aktualizazio horrek ordenagailuak automatikoki berrabiarazten zituen.

Ikusiko dugu kodigo liberalizatzen dutenentz...

 

posted by ammur on 8:28 under

0 comentarios: