Microsoft-ek Windows Vista-ren prezioa jeitsiko du

Microsoft-ek gaur aditzera eman duenez Martxoaren 1-erako Windows Vistaren prezioa %40-an gutxituko du, sistema berri honen erabilera handitzeko ahaleginean. Gaur egun erabiltzaile gehienek oraindik Windows XP erabiltzen dute.


Nik, probatu dut jada Vista sistema eragilea baina ez zait ezer erakargarria iruditu, gainera Ubuntu-ren Compiz-Fusion paketea bere interfazea baino askoz hobea da nire ustez. Ez hori bakarrik, zenbat lehio itxi eta baieztatu behar ditugu adibidez administrazio paneleko funtzio bat irekitzeko? Honi kalitatea deitu ahal diezaiokegu?...

Nire iritziak alde batera utziz, Carlos Gonzalez-ek, Hegoamerikako Microsoft-eko gerenteak adierazi duenez, prezio jeitsiera (%40 inguru) mundu osoan aplikatuko da, estatu bakoitzaren kostu prozedimentu politikak errespetatuz.

Pakete berdinetan eragina izango du lege honek: Windows Vista Home Basic, Windows Vista Home Premium eta Windows Ultimate, baita Windows Vista SP1-an ere, host, otsailean sarturiko aktualizazioan.

Adierazi dudan moduan, prezio jeitsiera Martxoaren hasieran hasiko da baina erabiltzaileengan Apirilaren erdialde/bukaerararte ez du eraginik izango.

100 milioeko irabaziak lortu ditu jada Microsoft-ek Microsoft Vista sistema eragilearen salmentekin, baina jada asmutu du trikimailuren bat salmenta horiek igotzeko. Azkenaldian jasotako isunek ez ahal dute eraginik izan salmentetan?


 

posted by ammur on 11:35

0 comentarios: