Linux: Start up

Linux-en inguruko informazio asko aurki dezakegu sarean baina hurrengo post-etan historia, instalazio eta hasierako pausu batzuk azalduko ditut. Helburua lagun eta inguruko batzuei kurtso edo Linux-en inguruko sarrera txiki bat ematea da. Nire blog-a erabiltzea pentsatu dut, Moodle plataforma bat bailitzan, kurtso honi hasiera emateko eta bide batez sarean interasatuta dagoen edonork informazioa eskuragarria izango du, eta guztia euskaraz.

Hasieran Linux-en jatorri, funtzinamendu, arkitektura eta distribuzioen inguruko sarrera txiki bat egingo dut. Ondoren Ubuntu Pen-drive eta Usb Stick baten nola instalatu azalduko dut ondoren bakoitzak bere mahagain propioa edukitzeko. Egia esan, Xubuntu (errekurtso gutxiko instalazioak egiteko Ubuntu-ren distribuzioa) erabiliko dugu (Xfce mahaigain inguruduna), 2Gb-4Gb-dun usb-en gainkarga minimizatzeko. Azkenik eta kurtsoa oraindik definitu ez dugun arren, guztion artean teknika eta funtzionaltasun berriak ikasten joatea da helburua, Linux-en inguruko ezagutza zabalduz.

Aipatu beharra dago, nik disko aldagarria bat erabiliko dudala instalazio azalpenak egiteko, baina norbaitek horrelako diskarik ez baldin badu, lasai asko erabili dezake VMWare makina birtuala edota bere ordenagailuko disko gogorra. Azken aukera hau aukeratuz gero, argi ibili beharko dugu partizioekin, baina aurrerago argiago azalduko dut.

Beraz, kurtso honen errekurtso minimoak hauek izango lirateke:

  • 2Gb edo handiagodun usb edo disko aldagarria
  • XUbuntu edo Ubuntu-ren diska instalatzailea
  • Zertxobait gehiago ikasteko gogoa
Has gaitezen...

 

posted by ammur on 9:13 under

3 comentarios:

aurzelai dijo...

Profe de guitarra, profe de Linux... uste xuat hiria bokazionala dokela!

Anónimo dijo...

ese mur! perfekto etorriko xaku kursillotxo hau, o kursillotzarra! hire hurrengo postan zai geaketan nauk!arratsalderarte!

Anónimo dijo...

Apur bat flipaua baña ondo xauk.
A ber zeoze ikasten xun pinguin herrian :-P