Telebista online

Orain dela urtebete inguru probatu nuen lehendabizikoz horrelako programa bat. Udan, Frantziako Tourra abian zegoela, ikaragarrizko gogoa nuen etapa bat ikusteko. 14:00ak inguru ziren baina Periko Delgado eta konpainia oraindik ez zeuden lasterketa ematen eta nik Sateliterik ez dudanez Internetera jotzea erabaki nuen. Interneten sartu eta Zattoo izeneko programa bat aurkitu nuen, bertatik programa asko ikus daitezke, hala nola, Etb, Teledeporte, La Sexta, ...

Niretzako primeran, Teledeporte-ri ON eman eta Frantziako Tourra zuzenean!!

Azken esperientzia igande honetan bertan izan dut. Bartzelona-Getafe partidua ikusteko gogoa nuen baina ez neukan non ikusi. SopCast programa bat aurkitu eta hainbat kanal frogatu ondoren Ben Sports atalean partidua aurkitu nuen.

Bartzelona-Getafe CampNou-tik zuzenean doainik!!

Horrelako software ugari aurki dezakegu sarean, hori bai, normalean norberaren konexio ezaugarrien (abiadura gehienbat) arabera dabiltza. Beraz, internet edukiz gero ez dugu zertan Sateliteko partidurik erosi beharrik edota Euskaltelen txartelik behar.

 

posted by ammur on 10:25 under

2 comentarios:

Ane Otegi Mendia dijo...

Kaixo,

Ez neukan ideiarik horrelako gauzak sarean aurki daitezkeela eta benetan oso interesgarria iruditu zait. Hemendik aurrera, nire herririk kanpo aurkitzen banaiz badakit nora jo, horrela ez naiz egunkarietan irrakurriz ibili behar.

Hala ere galdera bat suertatu zait, zerbait berezia eduki behar al dute ordenagailuek programa jeitsi ahal izateko?

ammur dijo...

Aupa,

Ez dute ezer berezirik behar. Post-ean aipatu dudan moduan, norberaren internet abiaduraren arabera dabiltza, hau da, gero eta abiadura handiagoa orduan eta interfaze edo irudi hobeak.

Jeisteko sartu:

- Zattoo
- Sopcast
- Joost
- ...gehiago ere badaude