Sistema segurua ahal dugu?

Asteburu bikain baten ondoren (Kobetasonik-en egon nintzen KISS eta DIO ikusten besteak beste) post berri bat idaztea pentsatu dut The Hellacopters-en doinuetan murgildurik. Musika, informatikarekin batera, nere hobbietako bat da, gitarra jotzen dut, kontzertuetara joatea ere gustoko dut eta orokorrean musika izugarri gustatzen zait. Aipamen honen ondoren...harira:

Egun internetek, guztion sareak, gero eta erabiltzaile gehiago ditu, ondorioz virus, troyano, spam, ... eta horrelako gaitzen kopuruak goraka egin du. Erabiltzaile bakoitza bere ordenagailuaren sare konfigurazioaren jabe ahal da, hau da, norberak ba ahal daki zer nolako konfigurazioa duen ordenagailuan? Uste dut oso garrantzitsua dela guztiok gure sistemak zer egin behar duen eta nola egin behar duen jakitea. Gaur egun hacker, cracker eta lamer ugari daude zeinak iraintzeko edo gustu propioz beste sistemetan eraso egiteko prest dauden horregaitik gure sarea ondo babesturik eduki behar dugu, antivirus, firewall-a ondo konfiguratuta etab. Irakurri dut software bat garatzean, programatzen diren 1000 lerrotatik 5-15 inguru gaizki daudela, beraz imaginatu sistemek izan ditzaketen bulnerabilitateak norainokoak izan daitezkeen. Hau horrela, ez ahaztu edozein momentutan gure ordenagailua beste norbaitegatik kontrolatua izan daitekeela edo gure pasahitzak eta emailak erraz irakurriak izan daitezkeela. Askotan "leyenda urbana" asko sinesten ditugu (hoax deritzenak) edo programa bat exekutatzen dugu egin behar ez duen beste edozer egiten duena.


Ziur ahal zaude troyano bat ez duzunik ordenagailuan ( zeregin espezifiko baterako ezkutuan exekuzioan dagoen programa bat) edo zure pasahitzak onak direla? Sarean(interneten), informazioa eskuratzeko erreztasuna edukitzeaz gain erasoak jasotzeko arriskua dugu. Behin baino gehiagotan aditu dut: "nire ordenagailua poliki dabil edo ez dabil ondo", seguraski babes arau egokiak hartu ez ditugulako eta internetez aparte, gure ordenagailua ez dugulako ondo "txukuntzen" izango da.

 

posted by ammur on 21:57 under

2 comentarios:

Txelo dijo...

Argi eta garbi dago ordenagailua ondo babestuta eduki behar dugula, zuk aipatzen dituzun firewall, antivirus etab.-ekin (beste aukera on bat linux sistema erabiltzea da, aurreko tresnak alde batera utzi gabe).

Hori bai, biruz troyano eta zabor guzti horretaz gain, zer esan gure nabigazioa kontrolatzen duten horietaz? Bai internet konexioa ematen digutenetaz adibidez(edo komunikazioak kontrolpean izateko saiakera gero eta beldurgarriagoak aurrera eraman nahi dituzten gobernuak). Hoiek ez dute Hacker leloa euren gain, baina nire ustez askoz kaltegarriagoak izan daitezke gure ordenagailuentzat (eta are gehiago, gure probazitatearentzat).

Beraz, argi ibili!

ammur dijo...

Aupa txelo!

Linux-arena ez dut aipatu, begibistakoa ikusten baitnuen. Nik Ubuntu erabiltzen dut egunero eta zuk aipatu duzun moduan aukera bikain bat izan daiteke arazo askotatik babesteko.

Nabigazioa edota Sistema Eragileak kontrolatzen dituztenen inguruan, argi dago beraiena dela monopolio guztia eta nahiz eta hacker, lamer, ... edo horrelako ugari egon, beraiek nahi dutena egiten dutela. Honen harira beste post batetan astindu nituen gogor Windows-eko agintari kapitalistak eta nahiz eta "hacekr" hitza txertatua ez eduki, ondo esan duzun moduan, beraiek dira birusik handienak.