UML

UML (Unified Modeling Language) gaur egun sistemen erainkuntzarako erabiltzen den lenguairik ezagunena da. OMG (Object Management Group) entitatearen babesa du eta edozein funtzionamendu, egitura, komunikazio.. azaltzeko erabili daiteke.


Proiektu baten hasieran, oso zaila zaigu gure produktuak zer/nola/noiz egin behar duen zehaztea eta askotan PID (Project Initial Definition) edo aurreproiektua nahiko abstraktua geratzen da. UML-ren erabilerak, modu grafiko batetan, asko erraztuko digu hasierako pausu horien zehazketa egiteko. Horrez gain, klase diagrama batetik adibidez, code generation herramientak edukita gure kodea lortzeko aukera edukiko dugu inolako programazio ahaleginik gabe. Diagrama ugari eskeintzen ditu, kasuan kasu, nahi duguna adierazteko, gainera estandar bat edo intuitiboa izanik edozeinek ulertu dezakeela uste dut.

Herramienta nahiz estandarraren inguruko informazio ugari aurkitu dezakegu sarean, eta nere gomendioa da software sistema bat garatzera dihoan edonork erabiltzea, nere ustez behintzat oso baliagarria baita.