Terabyte bat nahi?

Oosah web orrialdeak multimedia gordetzeko Terabyte bateko espazioa eskaini berri du eta guztiz doain. Irudi, filma edota abestiak gordetzeko soilik erabili daiteke, gainera igotako fitxategiek tamaina murriztuak izan behar dituzte baina hala eta guztiz ere zerbitzari honen eskaintza oso ona dela iruditzen zait.

Murrizketak:

  • Bideoek: 200 Mbytes gehienez, baina badaude software ugari bideo edo film bat hainbat zatitan banatzeko aukera eskeintzen dutenak
  • Irudiek: 50 Mbytes
  • Abestiek (mp3): 9 Mbytes
Gozatu!!

 

Blogger noiz arte? Textcube badator...

Google-k TNC-ren gidaritzapean dagoen Textcube erosi du blog mailan konpetentzia maila igo ahal izateko. Hasiera baten, merkatu korearren sartzeko ahalegin bat zela pentsatu nuen, Textcube nagusi baita bertan, baina WordPress-en mailara jartzeko mugimendu bat besterik ez da izan. Honela, orain arteko Automattic-ek kudeatutako blog softwarea hobetzea lortuko du.

Joyce Kim-en blog-ean, Textcube eta WordPress arteko desberdintasunak irakurri ditzazkegu, bat aipatzearren, multimedia formatuko objetuak kudeatzeko erreztasuna aipatuko nuke.

Itxaron egin beharko dugu orain ea Google-k zein estrategia hartzen duen Textcube delakoarekin. Beharbada, software berri bat prestatzen ariko da WordPress-i eta bere gain dagoen Blogger-i konpetentzia egiteko, baina hori aurreraxeago ikusiko da.

Nik oraingoz blogger-rekin jarraitzen dut...

Informazioa: http://google.dirson.com/post/4103-wordpress-textcube/

 

Asus-en eeePc berria

Blog hau estrenatu nuenean eeePc-en (mini ordenagailuak) inguruko post bat idatzi nuen. Orain dela gutxi irakurri dudanez Asus enpresak eeePc ordenagailu horien fabrikazioa alde batera utzi eta maila altuko eeePc-ez arduratuko da.
Potentzia eta prestazio handiagoko Netbook-ak dira, seguraski Intel-en Atom prozesagailua eramango dute, Expresscard txartelentzat zein HDMI bideo slot-ak, bozgorailuak, wireless N eta hatz marka irakurgailu batekin batera.
320 gb-rainoko disko gogorra eduki dezake eta HP Netbook-aren arerio zuzena da, nahiz eta Asus-en ordenagailua honek akabera hobea izan. Honela enpresak "mini" merkatuan sartzea lortuko du non Dell-en berrikuntza espero den konpetentzia handitzeko.

 

Google Chrome

Lehen Safari, Firefox edota Explorer-rekin nahikoa ez zutenek badute beste bat: Google Chrome.

Eric Schmidt
, Google-eko zuzendari nagusiaren hitzak irakurrita, Google Chrome nabegatzailearen sorkuntza Microsoft-i monopolioa galeraztearekin bat dator. Google-n beste herramienta bat bezala kontsidera dezakegu Chrome izenekoa eta oraingoz Windows sistema eragilearentzat soilik erabilgarri egon, Mac zein Linux sistementzat laister irtengo dela adierazi dute adituek.

Google indartsu dabil azkenaldian eta nork daki, zergatik ez du bere sistema eragile propioa sortzen? Nik ez dut hain urrun ikusten. Batek daki....

Oraindik beta bertsio bat egon arren nahi duenak hemendik jeitsi dezake: http://www.google.com/chrome

Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Google_Chrome

 

posted by ammur on 14:35 under ,

1 Comment

The day that never comes...

...Metallica-k laister aterako duen diska berriko abesti berri honek dioena ez da bete, oporrak bukatu dira eta jada betiko martxan nabil, lanean sartuta buru belarri eta Informatikako azken urtea egiteko gogoz.

Oporrak zoragarri igaro ditut, Noja, Bartzelona eta Menorca aldean ibili naiz neskalagunarekin batera baina Oñatira iristeko garaia iritsi da, ez gara kexatuko, oso ondo pasa dut eta gainera jaiak ate joka ditugu...:-)

Aspaldian idatzi gabe nengoen, bloggerrean ere oporrak hartu ditut...

Aurrerantzean informatikari lotutako burutazioa, ondorio edota berrikuntzen inguruan idazten jarraituko dut.

Geroarte.