Blogger noiz arte? Textcube badator...

Google-k TNC-ren gidaritzapean dagoen Textcube erosi du blog mailan konpetentzia maila igo ahal izateko. Hasiera baten, merkatu korearren sartzeko ahalegin bat zela pentsatu nuen, Textcube nagusi baita bertan, baina WordPress-en mailara jartzeko mugimendu bat besterik ez da izan. Honela, orain arteko Automattic-ek kudeatutako blog softwarea hobetzea lortuko du.

Joyce Kim-en blog-ean, Textcube eta WordPress arteko desberdintasunak irakurri ditzazkegu, bat aipatzearren, multimedia formatuko objetuak kudeatzeko erreztasuna aipatuko nuke.

Itxaron egin beharko dugu orain ea Google-k zein estrategia hartzen duen Textcube delakoarekin. Beharbada, software berri bat prestatzen ariko da WordPress-i eta bere gain dagoen Blogger-i konpetentzia egiteko, baina hori aurreraxeago ikusiko da.

Nik oraingoz blogger-rekin jarraitzen dut...

Informazioa: http://google.dirson.com/post/4103-wordpress-textcube/

 

posted by ammur on 13:16 under

0 comentarios: