The day that never comes...

...Metallica-k laister aterako duen diska berriko abesti berri honek dioena ez da bete, oporrak bukatu dira eta jada betiko martxan nabil, lanean sartuta buru belarri eta Informatikako azken urtea egiteko gogoz.

Oporrak zoragarri igaro ditut, Noja, Bartzelona eta Menorca aldean ibili naiz neskalagunarekin batera baina Oñatira iristeko garaia iritsi da, ez gara kexatuko, oso ondo pasa dut eta gainera jaiak ate joka ditugu...:-)

Aspaldian idatzi gabe nengoen, bloggerrean ere oporrak hartu ditut...

Aurrerantzean informatikari lotutako burutazioa, ondorio edota berrikuntzen inguruan idazten jarraituko dut.

Geroarte.

 

posted by ammur on 10:37

0 comentarios: