Ezusteko hitzaldia

Lehenengo argi utzi nahi dut, iritzi honekin ez dudala Oracle-ren kontra joan nahi (bere aplikazioak oso interesgarriak eta onak iruditzen zaizkit), aldiz, bai gustatuko litzaidakela hitzaldi batek, entzule motaren arabera, eduki beharreko ikuspuntu ezberdinen garrantzia goraipatzea.

Atzo aditzera eman nuen bezala, Oracle Iberia-ko lau ordezkari-k beraien enpresaren inguruan hitz egin ziguten. Hitzaldia hasi aurretik, denon ustea zen, beraien azalpenak inforkatikari batek bertan izan litzakeen lan eskaintzen inguruan izango zirela baina oso oker genbiltzan.

Iritsi ahalaz bat, beraien produktuak gorapaitzen eta bezero bat baikinen saltzen hasi ziren. Bai maisua eta denok orokorrean, harrituta geunden beraien portaera ikusita. Oracle 11g gora, middleware behera, baina genteak egindako galdera "maltzurrak" ez zituzten nahi bezala erantzuten, adibidez:

  • Ez ahal da nahiko garestia Oracle lizentzia bat?
  • Egungo "krisi" egoeran, ez ahal du gizarteak MySQL edota PostgreSQL moduko datu basetara jo? Nola ikusten duzue etorkizuna?
  • Zuen Data Guard-aren "real-time execution"-ak nola egiten du lan? Errendimendu aldetik nola dihoa?
Komertzial onak bezala beste bide batetik jotzen zuten beharra ikusten zutenean, denok asper-asper eginda geunden behin da berriz abantailak eta laudoriok entzuteaz. Holako batetan azken emakumeak denon aurpegiak begiratu (...ikustekoak izango ziren dirudienez) eta hitzaldia amaitutzat eman zuen.

Azken finean gu ikasle batzuk gara eta berdin zitzaizkigun irabazi edota marketing inguruko esamesak, guri produktuak berak, informatikariarentzat egon litezkeen lan eskaintzak, beraien esperientzia eta kontakizunak... axola zigun.

Laburbilduz, oso garrantzitsua iruditzen zait hitzaldi batetan hizlariak erabilitako ahotsa, entzuleak barneratzeko erabilitako teknikak, gaia azaltzeko ikuspuntua, parte hartzea, etab.. entzule mota desberdinak kontutan hartuz, are gehiago, entzulearen portaera ikusirik, hizlariak kontakizuna beste norabide batetik desbideratu beharko lukeela uste dut.

 

posted by amurguzur on 11:16 under , , ,

0 comentarios: