Oracle meeting

Gaur Oracle-ko arduradun edo kolaboratzaile batek (egia esan ez dakit nor etorriko den) hitzaldi bat emango digu berien produktu eta zerbitzuen inguruan. Jakina da, enpresa honek ikaragarrizko boom-a eduki duela azken urteotan, gehien bat enpresa txikien (Siebel, Agile, ...) erosketa eta merkatu handitzearen erruz. 4 eremu nagusitan banatzen ditu bere produktuak:

  • Datu baseak
  • Middleware
  • Aplikazioak
  • Industria
Hauei ez ahal die bolo-bolo dabilen krisiak eragin? Ez ahal du genteak MySQL edota PostgresSQL moduko doaineko datu baseetara jo? Zer nolako erredimendua eskeintzen du beraien Business Process Model paketeak MIcrosoft-ek eskaintzen duenarekin alderatuz? Zuek zer uste duzue? Hauek eta beste zenbait galdera gehiago egiten ahaleginduko naiz denbora izanez gero.

Komentatuko dizuet...

 

posted by amurguzur on 8:43 under , ,

0 comentarios: