Ubuntu lehen aldiz

Lanean has gaitezke. Buru hauste handiegirik ez izateko eta lan esparru atsegin batetan lan egiteko asmoz, Ubuntu 8.04 distribuzioren instalazioa, (http://mugarikgabekoinformatika.blogspot.com/2008/03/ii-aurkibidea.html) aurkidean azaltzen den hirugarren puntua, beste egun batetan bideo bat erabilita azalduko dut.

Bien bitartean, Ubuntu 8.04arekin lehen pausuak emateko VMWare player (http://www.vmware.com/products/player/) makina birtual exekutagarria erabiliko dugu. 65Mb programa bat izan arren, oso erabilgarria izango zaigu gnu/linux edota windows-eko makina birtualekin lan egiteko. Lan egiteko modu hau oso erabilgarria iruditzen zait, gure pc-an inongo aldaketarik egin gabe beste sistema eragile batetan ibili baikaitezke, hori bai, sistema eragilea ordenagailu propioan instalatzeak abiadura handiagoa emango digu, baina hori hurrengo pausu batetan azalduko dut, horrela nahi duenak behin sistema eragilea makina birtualean probatuta, nahi duenak gero bere ordenagailuan instalatu ahalko du edota makina birtualarekin lan egiten jarraitu. Makina birtual ezberdinak jeisteko:

  • http://chrysaor.info/?page=ubuntu
  • http://www.thoughtpolice.co.uk/vmware/ (hau oso ondo dago, distribuzio pila bat aurki baititzakegu - Jeitsi hemendik Ubuntu 8.04 distribuzioa)
  • Behin bi fitxategiak jeitsita (VMWare playerra eta Ubuntu-ko irudia), VMWare instalatu, Ubuntu-ko .zip fitxategia deskonprimitu eta "hiru laukitxoak dituen" ikonoan klikatu, .vmx fitxategiari hain zuzen.
  • Listo, Linux-en ibiliko gara!!

Hurrengo batetan hainbat trikimailu azalduko ditut, instalazio prozesuko bideoa egin bitartean.

Ubuntu lehen aldiz erabiltzen dutenen feed-back-a jasotzea espero dut...

P.d: Hemendik aurrerako guztia "Ubuntu" etiketarekin gordeko dut.

 

posted by ammur on 12:37 under

0 comentarios: