Obamakoak

Bernado Atxaga-k idatzitako liburuak kontatzen dituen istorio haina kontatu ditu Obama-k Estatu Batuetako hauteskundeak irabazteko. Milaka iritzi, albiste, irudi, kronika etab aurkitu ditugu gaur berri honen inguruan baina benetan aldaketa baten aurrean ahal gaude? Asko hitz egin da, eta begibistakoa da, lehen "kolorezko" presidentea izango dela eta Bush-en sistema kapitalista menperatzailea aldatzera zetorrela.

Egia ote ahal da sistema planetiar honen aldaketa ekarriko duela gizaki honen presidenterako hautaketak? Diskurtsoko milaka historioetatik zenbat beteko dira? Errealitate bihurtu edo fikzio hutsean geratuko direla uste duzue? Zer gertatuko da pobrezian dauden eta aberatsen arteko kapital diferentziarekin? Ez ahal dute aberatsek betiko lez aberats jarraituko eta pobreek pobre? Irak, Afganistan, ...

Egia dena da, Obama-k kanpaina egiten, internet baliabide apropos moduan erabiltzen, gizartea konbentzitzen, errepublikanoak ziren estatu batzuk bereganatzen eta hauteskundeak irabazten jakin duela.

Jakingo ahal du gobernatzen? Denborak esango digu...

 

posted by amurguzur on 22:44

2 comentarios:

urtzi dijo...

kontxo!!!
Banenbilen Obamakoak izenburuko iruzkin bat prestatzen, zuekin partekatzen dut, aitorren hausnarketari gehitzeko...
*****
Barak Hussein Obama, AEBtako presidentea izango da 4 urtez. Munduan hondamendi eta sufrimendu gehien sortu dituen herrialdea ordezkatuko du. Behin eta berriz frogatu da AEBetan botere ekonomiko ezkutuak dutela azken hitza, beraz, zergatik hainbeste esperantza?
Demokratek (erdibituta) presidentetzarako marketing makina perfektua sortu dute, dirutza ikaragarria erabiliaz.
Aldaketa, posible da!
Mezu itsaropentsuak bidali dituzte:
obama beltza
obama gaztea
gizatasunez jantzia datorren obama
elkarrizketaren aldeko obama
emakume beharko luke... proposamen borobila izateko!
Atxagaren Obabakoak liburuan bezala, herri imaginario baten istorioak kontatu dizkigute.
Baina AEBtan makina bat aldaketa egin beharko dituzte istorio hauek benetan gauzatzeko.
Borondate eta hitz oneko buruzagiak ezagutu ditugu azkenaldian (beste herrialde batzutan), esperantza sustatzen dituztenak. Baina esperantza ezin da ilusioz bakarrik osatu, ekintzak behar dira.
Ikus dezagun zer nolako istorioak kontatzen dizkiguten Obamakoak herrialdean datozen urteotan...

amurguzur dijo...

Eskerrikasko aportazioagaitik. Jarraitu horrela Urtzi, estimatzen da eta!

Zure blog-a noizko?