gOS proiektua

Ubuntu linuxean oinarrituriko sistema eragile minimalista da. Oso errekurtso gutxi kontsumitzen ditu eta gainera web nabigatzailea (Google Chrome dirudi irudietan behintzat) abiarazten du hasieratik, hau da, web nabigatzailea du sistema eragile gisa. Honez gai, Mac-en oso famatua den dock itxurako bat ere badu eta Windows XP moduan abiaratea ere posible da.


Ideia berri bat da, ikusi egin beharko da ea etorkizunik duen.

Informazioa gehiago: http://www.thinkgos.com/

 

Firefox-aren etorkizuna

Firefox-aren etorkizuna Google-k 2011 ondoren hartuko duen erabakiari lotuta egongo da, hauen arteko hitzarmena 2011 bukatzen baita. Gaur egun, Mozilla Firefox fundazioaren bilakaera ezin hobea da, izugarrizko irabaziak ditu (75 milioi dolar irabazi eta 33 gastuetan) baina irabazien %88 Firefox-ak goian duen Google-eko laukitik egiten diren bilaketen publizitatetik dator. Beraz argia dago Google-ekiko duen menpekotasuna.

Zer gertatuko da Firefox-arekin? Google-k bere nabigatzailea Chrome kaleratu zuen, zein erabaki hartuko du? Firefox baino nabigaitzaile hoberik ba ahal dago merkatuan?

Ikusiko dugu zer gertatzen den.

 

Datuen bateratzea: Power.com

Brasileko talde batek start-up(a) eman dio Power.com izeneko proiektuari, helburua, sare sozialen bilakaeran gauden honetan ahal diren zerbitzu guztiak bateratu eta zentralizatzea. Askorentzat ametsa izango denaren isla izan daiteke proiektu berri hau, sare sozial ezberdinen kudeaketa nahiz zerbitzuak zentralizatutako puntu bakar batetik maneiatzea ahalbidetzen baitu.

Orain arte, Facebook, MySpace, Hi5, MSN Messenger, Orkut eta YouTube bateratzea lortu du eta laster LinkedIn, Twitter, Flickr, Hotmail, Yahoo, Gmail, AOL, Skype eta beste zenbait ere bereganatzeko asmoa ere azaldu du. Zerbitzu bakoitzean ditugun datu pertsonal, kontaktuez, etab-ez arduratuk
o da, dirua berriz, publizitatetik eskuratuko du (Google-k egiten duen lez).

Nire ustez, hasierako saiakera hau ongi dago baina ez dut uste oso hu
rrun iritsiko denik. Zentralizatzearena ideia ona iruditzen zait, gainera gaur egun asko irakurtzen den gai bat da. Aitzitik, ez dut uste ez formatoa (norberak kudeatu behar izana, ez web orria bera) egokiak direnik, hala eta guztiz ere etorkizun hurbil batetan aurkituko garen zerbitzuaren idea berbera du atzetik.

Zer deritzozue alternatiba honen inguruan? Sare sozialen inguruko zerbitzu asko ahal ditugu esku artean? Kontrolaezinak ahal dira? Ideia hor dago, ikusiko dugu aurrerago
.