Datuen bateratzea: Power.com

Brasileko talde batek start-up(a) eman dio Power.com izeneko proiektuari, helburua, sare sozialen bilakaeran gauden honetan ahal diren zerbitzu guztiak bateratu eta zentralizatzea. Askorentzat ametsa izango denaren isla izan daiteke proiektu berri hau, sare sozial ezberdinen kudeaketa nahiz zerbitzuak zentralizatutako puntu bakar batetik maneiatzea ahalbidetzen baitu.

Orain arte, Facebook, MySpace, Hi5, MSN Messenger, Orkut eta YouTube bateratzea lortu du eta laster LinkedIn, Twitter, Flickr, Hotmail, Yahoo, Gmail, AOL, Skype eta beste zenbait ere bereganatzeko asmoa ere azaldu du. Zerbitzu bakoitzean ditugun datu pertsonal, kontaktuez, etab-ez arduratuk
o da, dirua berriz, publizitatetik eskuratuko du (Google-k egiten duen lez).

Nire ustez, hasierako saiakera hau ongi dago baina ez dut uste oso hu
rrun iritsiko denik. Zentralizatzearena ideia ona iruditzen zait, gainera gaur egun asko irakurtzen den gai bat da. Aitzitik, ez dut uste ez formatoa (norberak kudeatu behar izana, ez web orria bera) egokiak direnik, hala eta guztiz ere etorkizun hurbil batetan aurkituko garen zerbitzuaren idea berbera du atzetik.

Zer deritzozue alternatiba honen inguruan? Sare sozialen inguruko zerbitzu asko ahal ditugu esku artean? Kontrolaezinak ahal dira? Ideia hor dago, ikusiko dugu aurrerago
.

 

posted by amurguzur on 21:43 under

0 comentarios: