gOS proiektua

Ubuntu linuxean oinarrituriko sistema eragile minimalista da. Oso errekurtso gutxi kontsumitzen ditu eta gainera web nabigatzailea (Google Chrome dirudi irudietan behintzat) abiarazten du hasieratik, hau da, web nabigatzailea du sistema eragile gisa. Honez gai, Mac-en oso famatua den dock itxurako bat ere badu eta Windows XP moduan abiaratea ere posible da.


Ideia berri bat da, ikusi egin beharko da ea etorkizunik duen.

Informazioa gehiago: http://www.thinkgos.com/

 

Firefox-aren etorkizuna

Firefox-aren etorkizuna Google-k 2011 ondoren hartuko duen erabakiari lotuta egongo da, hauen arteko hitzarmena 2011 bukatzen baita. Gaur egun, Mozilla Firefox fundazioaren bilakaera ezin hobea da, izugarrizko irabaziak ditu (75 milioi dolar irabazi eta 33 gastuetan) baina irabazien %88 Firefox-ak goian duen Google-eko laukitik egiten diren bilaketen publizitatetik dator. Beraz argia dago Google-ekiko duen menpekotasuna.

Zer gertatuko da Firefox-arekin? Google-k bere nabigatzailea Chrome kaleratu zuen, zein erabaki hartuko du? Firefox baino nabigaitzaile hoberik ba ahal dago merkatuan?

Ikusiko dugu zer gertatzen den.

 

Datuen bateratzea: Power.com

Brasileko talde batek start-up(a) eman dio Power.com izeneko proiektuari, helburua, sare sozialen bilakaeran gauden honetan ahal diren zerbitzu guztiak bateratu eta zentralizatzea. Askorentzat ametsa izango denaren isla izan daiteke proiektu berri hau, sare sozial ezberdinen kudeaketa nahiz zerbitzuak zentralizatutako puntu bakar batetik maneiatzea ahalbidetzen baitu.

Orain arte, Facebook, MySpace, Hi5, MSN Messenger, Orkut eta YouTube bateratzea lortu du eta laster LinkedIn, Twitter, Flickr, Hotmail, Yahoo, Gmail, AOL, Skype eta beste zenbait ere bereganatzeko asmoa ere azaldu du. Zerbitzu bakoitzean ditugun datu pertsonal, kontaktuez, etab-ez arduratuk
o da, dirua berriz, publizitatetik eskuratuko du (Google-k egiten duen lez).

Nire ustez, hasierako saiakera hau ongi dago baina ez dut uste oso hu
rrun iritsiko denik. Zentralizatzearena ideia ona iruditzen zait, gainera gaur egun asko irakurtzen den gai bat da. Aitzitik, ez dut uste ez formatoa (norberak kudeatu behar izana, ez web orria bera) egokiak direnik, hala eta guztiz ere etorkizun hurbil batetan aurkituko garen zerbitzuaren idea berbera du atzetik.

Zer deritzozue alternatiba honen inguruan? Sare sozialen inguruko zerbitzu asko ahal ditugu esku artean? Kontrolaezinak ahal dira? Ideia hor dago, ikusiko dugu aurrerago
.

 

Black Friday

Aurtengoan ere, Azaroaren 28an (ostirala), Black Friday ospatuko da Estatu Batuetan. "Dia de Acción de Gracias", azaroko azken ostegunaren ondoren ematen da egun hau eta gabonetako erosketei hasiera ematen die. Horregaitik hainbat merkatarik sekulako eskaintzak eskeintzen dituzte hainbat orduz eta jadanik horietako batzuk filtratu dira. "Pagotsen" bat aurkitu nahi ezkero beraz, adi ibiliko beharko gara egun hauetan ea filtraturiko katalogoren bat aurkitzen dugun.

Ah, norbaitek zeoze aurkituz gero abisatzeko ok? ;-)
Nik zeozer aurkitu dut: http://gottadeal.com/

 

Security for scada

SCADA - Supervisory Control and Data Acquisition sistemen segurtasuna pixka bat ahaztua dagoela esan daiteke. Ez hutsitasunagaitik baizik eta software munduko segmentu txiki bat besterik ez dutelako betetzen. Sistema hauen muina ez da segurtasuna bermatzea, baizik eta sistema automatizatuen kontrol eta ikuskapen prozesu egoki bat eramatea. Gaur egun ordea, eta datozen tendentziak ikusirik, sistema guztiak elkarrekin konektatuta egon daitezkeela aurreikusi daiteke eta hauen artean internet. Zer gertatuko litzateke gure produkzio lerro batetako aplikazio batetan "virus" edo horrelakoren bat sartuz gero? Ez ahal dago beharrik horrelako sistemen segurtasuna bermatzeko?

Guimmsec bezala bataiatu dugun sare industrailen (SCADA) segurtasunaren inguruko proiektu batetako kide naiz. Proiektua PBL (Project Based Learning) metodologiaren barnean kokatzen da eta honako helburuak ditu:

  • Ekintzailetasuna garatzea: Enpresen garapenean esperientzia hartu eta honi lotuta egon daitezkeen ezagutzak barneratzea. Zehazki, gure kasuan, industrie segurtasun zerbitzuak elarazteko , Guimms izeneko, zerbitzu enpresa bat garatzen ari gara eta helburua lortzeko hain gustuko ez ditugun "papel" kontuak jorratzen buru belarri gabiltza: merkatu analisia, konpetentzien identifikazioa, etab.
  • Bezero potentzial bati bere nahia asetzeko produktu/zerbitzu bat eskeintzea. Web bidezko produktu bat garatzen ari gara, honela, edozein bezerok bere sistema denbora errealean eta web bidez nola dagoen ikusi ahalko du.
Proiektua nola dihoan kontatuko dizuet.

Proiektuaren inguruan interesa duenak info@guimms.com email bat bidali edota web orria bisitatu dezake.

 

Obamakoak

Bernado Atxaga-k idatzitako liburuak kontatzen dituen istorio haina kontatu ditu Obama-k Estatu Batuetako hauteskundeak irabazteko. Milaka iritzi, albiste, irudi, kronika etab aurkitu ditugu gaur berri honen inguruan baina benetan aldaketa baten aurrean ahal gaude? Asko hitz egin da, eta begibistakoa da, lehen "kolorezko" presidentea izango dela eta Bush-en sistema kapitalista menperatzailea aldatzera zetorrela.

Egia ote ahal da sistema planetiar honen aldaketa ekarriko duela gizaki honen presidenterako hautaketak? Diskurtsoko milaka historioetatik zenbat beteko dira? Errealitate bihurtu edo fikzio hutsean geratuko direla uste duzue? Zer gertatuko da pobrezian dauden eta aberatsen arteko kapital diferentziarekin? Ez ahal dute aberatsek betiko lez aberats jarraituko eta pobreek pobre? Irak, Afganistan, ...

Egia dena da, Obama-k kanpaina egiten, internet baliabide apropos moduan erabiltzen, gizartea konbentzitzen, errepublikanoak ziren estatu batzuk bereganatzen eta hauteskundeak irabazten jakin duela.

Jakingo ahal du gobernatzen? Denborak esango digu...

 

posted by amurguzur on 22:44

2 comments

Web 2.0

Hainbeste entzuten den Web 2.0-ri, Tim O’Reilly-k sorturiko kontzeptua, lotutako bideo bat:


Zer etorriko da gero? "Web semantica", ontologiak, web 3.0, "agentes inteligentes", web 4.0,...

Zer deritzozue?

 

posted by amurguzur on 15:51 under ,

2 comments

One laptop per child

Orain dela bi egun jakin nuen herrialde pobreenetan ordenagailu merke batzuen eta pertsonen laguntzarekin informatikaren ezagutza bultzatu nahi dela. Horretarako ordenagailu merkeez gain, informatikarien laguntza behar da, ahal den heinean, oinarrizko kontzeptuak erakutsi eta laguntza eskaintzeko.

100$ balio du eramangarri bakoitzak eta nahiko prestazio onak ditu. Gazteenentzako dago pentsatua, gainera, linux distribuzio (Fedora) baten gainean garatutako sistema eragile berezi bat du zeinak oinarrizko hezkuntza jolasak, internet, ofimatikako aplikazioak, etab dituen.

Atsegin handiz jarraituko dut proiektu hau!

Wiki ofiziala: The Children´s Machine - OLPC

 

Sare sozialak blogerren

Aitor-rek aspaldi komentatu zidan, del.ici.ous-eko irudi txiki bat jarri nahi zuela post bakoitzaren azpian. Hainbat saiakuntzen ondoren hona hemen nola lortu dudan (espero dut baliogarria suertatzea):

  • Blogger-en logeatuta gaudela, "Configuración/Edición html" jartzen duen estekara joan. Behin bertan gaudela "Expandir plantillas de artilugios" jartzen duen laukitxoan sakatu eta honako lerroa bilatu:
<p class='post-footer-line post-footer-line-3'/> edo publicado por edota posted by nere kasuan
  • Kode horren aurretik, hau txertatu:
<a title="Menéame" expr:href='"http://meneame.net/submit.php?url=" + data:post.url + "&title=" + data:post.title' target='_blank'><img src='http://img181.imageshack.us/img181/3083/meneamehm7.gif'/></a>

<a title="Technorati" expr:href='"http://www.technorati.com/search/" + data:post.url' target='_blank'><img src='http://img45.imageshack.us/img45/5606/technoratiiy1.gif'/></a>

<a title="Del.icio.us" expr:href='"http://del.icio.us/post?url=" + data:post.url + "&title=" + data:post.title' target='_blank'><img src='http://img50.imageshack.us/img50/9913/deliciogl4.gif'/></a>


<a title="DiggIt!" expr:href='"http://digg.com/submit?phase=2&url=" + data:post.url + "&title=" + data:post.title' target='_blank'><img src='http://img50.imageshack.us/img50/300/diggjf4.gif'/></a>
  • Kasu honetan Meneame, Technorati, del.ici.ous eta Digg-eko link-ak jarri ditut baina beste asko daude sarean.

 

posted by amurguzur on 13:44 under ,

3 comments

Bideo eta musika

Nobedadeak:

  • Musika: la la izeneko web orrialdeak nabigatzaile bertatik musika entzutea ahalbidetzen digu. Milaka diska, talde eta bakarlari aurki ditzazkegu eta Estatu Batuetan zekulako arrakasta izaten ari da. Ez dugu fitxategiak jaitsi beharrik, ezta kanta ezberdinak entzuteko myspace desberdinak ireki beharrik. Web orrialde honen bitartez, gure ordenagailuan milaka abesti izango bagenitu bezala, edozein momentutan guk nahi dugun musika entzun ahal izango dugu.
  • Bideoa: Nork ez du Skype ezagutzen? Jada badu konpetentzia handi bat, ooVoo izeneko softwarea. Honek, Skype ez bezala, webcam bakar batez, hainbat pertsonekin aldi berean bideo konferentziak izatea ahalbidetzen du, hau da, chat-eatzea bezala baina bideo bidez. Probatu.

 

Ezusteko hitzaldia

Lehenengo argi utzi nahi dut, iritzi honekin ez dudala Oracle-ren kontra joan nahi (bere aplikazioak oso interesgarriak eta onak iruditzen zaizkit), aldiz, bai gustatuko litzaidakela hitzaldi batek, entzule motaren arabera, eduki beharreko ikuspuntu ezberdinen garrantzia goraipatzea.

Atzo aditzera eman nuen bezala, Oracle Iberia-ko lau ordezkari-k beraien enpresaren inguruan hitz egin ziguten. Hitzaldia hasi aurretik, denon ustea zen, beraien azalpenak inforkatikari batek bertan izan litzakeen lan eskaintzen inguruan izango zirela baina oso oker genbiltzan.

Iritsi ahalaz bat, beraien produktuak gorapaitzen eta bezero bat baikinen saltzen hasi ziren. Bai maisua eta denok orokorrean, harrituta geunden beraien portaera ikusita. Oracle 11g gora, middleware behera, baina genteak egindako galdera "maltzurrak" ez zituzten nahi bezala erantzuten, adibidez:

  • Ez ahal da nahiko garestia Oracle lizentzia bat?
  • Egungo "krisi" egoeran, ez ahal du gizarteak MySQL edota PostgreSQL moduko datu basetara jo? Nola ikusten duzue etorkizuna?
  • Zuen Data Guard-aren "real-time execution"-ak nola egiten du lan? Errendimendu aldetik nola dihoa?
Komertzial onak bezala beste bide batetik jotzen zuten beharra ikusten zutenean, denok asper-asper eginda geunden behin da berriz abantailak eta laudoriok entzuteaz. Holako batetan azken emakumeak denon aurpegiak begiratu (...ikustekoak izango ziren dirudienez) eta hitzaldia amaitutzat eman zuen.

Azken finean gu ikasle batzuk gara eta berdin zitzaizkigun irabazi edota marketing inguruko esamesak, guri produktuak berak, informatikariarentzat egon litezkeen lan eskaintzak, beraien esperientzia eta kontakizunak... axola zigun.

Laburbilduz, oso garrantzitsua iruditzen zait hitzaldi batetan hizlariak erabilitako ahotsa, entzuleak barneratzeko erabilitako teknikak, gaia azaltzeko ikuspuntua, parte hartzea, etab.. entzule mota desberdinak kontutan hartuz, are gehiago, entzulearen portaera ikusirik, hizlariak kontakizuna beste norabide batetik desbideratu beharko lukeela uste dut.

 

Oracle meeting

Gaur Oracle-ko arduradun edo kolaboratzaile batek (egia esan ez dakit nor etorriko den) hitzaldi bat emango digu berien produktu eta zerbitzuen inguruan. Jakina da, enpresa honek ikaragarrizko boom-a eduki duela azken urteotan, gehien bat enpresa txikien (Siebel, Agile, ...) erosketa eta merkatu handitzearen erruz. 4 eremu nagusitan banatzen ditu bere produktuak:

  • Datu baseak
  • Middleware
  • Aplikazioak
  • Industria
Hauei ez ahal die bolo-bolo dabilen krisiak eragin? Ez ahal du genteak MySQL edota PostgresSQL moduko doaineko datu baseetara jo? Zer nolako erredimendua eskeintzen du beraien Business Process Model paketeak MIcrosoft-ek eskaintzen duenarekin alderatuz? Zuek zer uste duzue? Hauek eta beste zenbait galdera gehiago egiten ahaleginduko naiz denbora izanez gero.

Komentatuko dizuet...

 

Ez dago SIMO-rik


Orain dela bi egun SIMO-ren inguruko post bat idatzi nuen. Gaur irakurri dudanez ez da aurten SIMO-rik egongo enpresa aldien falta dela eta.

Beraz 2009 arte itxaron beharko dugu.

 

SIMO

SIMO - "Feria Internacional de Informática, Multimedia y Comunicaciones", Europa mailan dagoen bigarren topalekuarik garrantzitsuena da.

Noiz: Azaroaren 11tik-16ra profesionalentzat (15tik-16ra publiko guztiarentzat)
Non: IFEMA (Madrid)
Web orrialdea: http://www.simo.ifema.es/es/portal.do

Enpresen konpetentzia, teknologi berriak eta gizabanakoaren bizitza erreztuko dituzten milaka ideia aurkeztuko dira. Hainbat sail izango ditu:

Areas:
  • Tecnologías de la Información.
  • Ordenadores, terminales, periféricos, componentes, consumibles, audiovisuales, electrónica.
  • SIMO Empresa
  • Sistemas operativos y lenguajes de programación, aplicaciones verticales y horizontales, CAD/CAM/CAE, Multimedia.Telecomunicaciones E-Business - Internet.
  • Comunicaciones, telefonía móvil, redes de area local, interconectividad, servicios, servidores y operadores.
  • Documentación Digital.
  • Digitalización, escaneado, gestión documental, factura electrónica, firma electrónica, gestión imágenes digitales.
  • Asociaciones
  • Prensa Especializada
  • Premio Vivero: empresas de reciente creación (tres años de antigüedad) que aporten innovación en productos y servicios en relación con los sectores correspondientes a Tecnologías de la Información; Aplicaciones Profesionales; Telecomunicaciones; e-Business-Internet, o Domótica

 

Thank you!

Atzo, 17 urte bete ziren Linus Torvalds-ek bere iturri kodea lehen aldiz publikatu zuela. Hona hemen orain dela 17 urte bidali zuen mezuaren zati txiki bat:

Do you pine for the nice days of minix-1.1, when men were men and wrote their own device drivers? Are you without a nice project and just dying to cut your teeth on a OS you can try to modify for your needs? Are you finding it frustrating when everything works on minix? No more all- nighters to get a nifty program working? Then this post might be just for you :-)

As I mentioned a month(?) ago, I'm working on a free version of a minix-lookalike for AT-386 computers. It has finally reached the stage where it's even usable (though may not be depending on what you want), and I am willing to put out the sources for wider distribution. It is just version 0.02 (+1 (very small) patch already), but I've successfully run bash/gcc/gnu-make/gnu-sed/compress etc under it...

...I can (well, almost) hear you asking yourselves "why?". Hurd will be out in a year (or two, or next month, who knows), and I've already got minix. This is a program for hackers by a hacker. I've enjouyed doing it, and somebody might enjoy looking at it and even modifying it for their own needs. It is still small enough to understand, use and modify, and I'm looking forward to any comments you might have.

I'm also interested in hearing from anybody who has written any of the utilities/library functions for minix. If your efforts are freely distributable (under copyright or even public domain), I'd like to hear from you, so I can add them to the system. I'm using Earl Chews estdio right now (thanks for a nice and working system Earl), and similar works will be very wellcome. Your (C)'s will of course be left intact., Drop me a line if you are willing to let me use your code.

Linus

Mezua osoa: http://groups.google.com/group/comp.os.minix/msg/2194d253268b0a1b?pli=1

 

posted by ammur on 14:13 under

Be the first to comment!

Ubuntu lehen aldiz

Lanean has gaitezke. Buru hauste handiegirik ez izateko eta lan esparru atsegin batetan lan egiteko asmoz, Ubuntu 8.04 distribuzioren instalazioa, (http://mugarikgabekoinformatika.blogspot.com/2008/03/ii-aurkibidea.html) aurkidean azaltzen den hirugarren puntua, beste egun batetan bideo bat erabilita azalduko dut.

Bien bitartean, Ubuntu 8.04arekin lehen pausuak emateko VMWare player (http://www.vmware.com/products/player/) makina birtual exekutagarria erabiliko dugu. 65Mb programa bat izan arren, oso erabilgarria izango zaigu gnu/linux edota windows-eko makina birtualekin lan egiteko. Lan egiteko modu hau oso erabilgarria iruditzen zait, gure pc-an inongo aldaketarik egin gabe beste sistema eragile batetan ibili baikaitezke, hori bai, sistema eragilea ordenagailu propioan instalatzeak abiadura handiagoa emango digu, baina hori hurrengo pausu batetan azalduko dut, horrela nahi duenak behin sistema eragilea makina birtualean probatuta, nahi duenak gero bere ordenagailuan instalatu ahalko du edota makina birtualarekin lan egiten jarraitu. Makina birtual ezberdinak jeisteko:

  • http://chrysaor.info/?page=ubuntu
  • http://www.thoughtpolice.co.uk/vmware/ (hau oso ondo dago, distribuzio pila bat aurki baititzakegu - Jeitsi hemendik Ubuntu 8.04 distribuzioa)
  • Behin bi fitxategiak jeitsita (VMWare playerra eta Ubuntu-ko irudia), VMWare instalatu, Ubuntu-ko .zip fitxategia deskonprimitu eta "hiru laukitxoak dituen" ikonoan klikatu, .vmx fitxategiari hain zuzen.
  • Listo, Linux-en ibiliko gara!!

Hurrengo batetan hainbat trikimailu azalduko ditut, instalazio prozesuko bideoa egin bitartean.

Ubuntu lehen aldiz erabiltzen dutenen feed-back-a jasotzea espero dut...

P.d: Hemendik aurrerako guztia "Ubuntu" etiketarekin gordeko dut.

 

posted by ammur on 12:37 under

Be the first to comment!

GNU/Linux go on!

Aurreko kurtsoan GNU/Linux edo Linux-en (norberak dei diezaiola nahi duen moduan) inguruko kurtso txiki bat emango nuela aditzera eman nuen. Ideia hau, denboraldi batez lana dela eta baztertuta utzi nuen baina orain berriz eskua hartzea erabaki dut.

http://mugarikgabekoinformatika.blogspot.com/search/label/Linux post-tean sarrera txiki bat eta aurkibide bat idatzi nituen, azken hau jarraituz, hurrengo post-ean Ubuntu 8.04 distribuzioari buruzko instalazio pausuak azalduko ditut. Nik sistema eragilea disko gogor eramangarri batetan daukat baina instalazioa pc, usb edota disko gogorrean egitea oso antzekoa da.

Laister arte.

 

posted by ammur on 8:27 under

Be the first to comment!

Terabyte bat nahi?

Oosah web orrialdeak multimedia gordetzeko Terabyte bateko espazioa eskaini berri du eta guztiz doain. Irudi, filma edota abestiak gordetzeko soilik erabili daiteke, gainera igotako fitxategiek tamaina murriztuak izan behar dituzte baina hala eta guztiz ere zerbitzari honen eskaintza oso ona dela iruditzen zait.

Murrizketak:

  • Bideoek: 200 Mbytes gehienez, baina badaude software ugari bideo edo film bat hainbat zatitan banatzeko aukera eskeintzen dutenak
  • Irudiek: 50 Mbytes
  • Abestiek (mp3): 9 Mbytes
Gozatu!!

 

Blogger noiz arte? Textcube badator...

Google-k TNC-ren gidaritzapean dagoen Textcube erosi du blog mailan konpetentzia maila igo ahal izateko. Hasiera baten, merkatu korearren sartzeko ahalegin bat zela pentsatu nuen, Textcube nagusi baita bertan, baina WordPress-en mailara jartzeko mugimendu bat besterik ez da izan. Honela, orain arteko Automattic-ek kudeatutako blog softwarea hobetzea lortuko du.

Joyce Kim-en blog-ean, Textcube eta WordPress arteko desberdintasunak irakurri ditzazkegu, bat aipatzearren, multimedia formatuko objetuak kudeatzeko erreztasuna aipatuko nuke.

Itxaron egin beharko dugu orain ea Google-k zein estrategia hartzen duen Textcube delakoarekin. Beharbada, software berri bat prestatzen ariko da WordPress-i eta bere gain dagoen Blogger-i konpetentzia egiteko, baina hori aurreraxeago ikusiko da.

Nik oraingoz blogger-rekin jarraitzen dut...

Informazioa: http://google.dirson.com/post/4103-wordpress-textcube/

 

Asus-en eeePc berria

Blog hau estrenatu nuenean eeePc-en (mini ordenagailuak) inguruko post bat idatzi nuen. Orain dela gutxi irakurri dudanez Asus enpresak eeePc ordenagailu horien fabrikazioa alde batera utzi eta maila altuko eeePc-ez arduratuko da.
Potentzia eta prestazio handiagoko Netbook-ak dira, seguraski Intel-en Atom prozesagailua eramango dute, Expresscard txartelentzat zein HDMI bideo slot-ak, bozgorailuak, wireless N eta hatz marka irakurgailu batekin batera.
320 gb-rainoko disko gogorra eduki dezake eta HP Netbook-aren arerio zuzena da, nahiz eta Asus-en ordenagailua honek akabera hobea izan. Honela enpresak "mini" merkatuan sartzea lortuko du non Dell-en berrikuntza espero den konpetentzia handitzeko.

 

Google Chrome

Lehen Safari, Firefox edota Explorer-rekin nahikoa ez zutenek badute beste bat: Google Chrome.

Eric Schmidt
, Google-eko zuzendari nagusiaren hitzak irakurrita, Google Chrome nabegatzailearen sorkuntza Microsoft-i monopolioa galeraztearekin bat dator. Google-n beste herramienta bat bezala kontsidera dezakegu Chrome izenekoa eta oraingoz Windows sistema eragilearentzat soilik erabilgarri egon, Mac zein Linux sistementzat laister irtengo dela adierazi dute adituek.

Google indartsu dabil azkenaldian eta nork daki, zergatik ez du bere sistema eragile propioa sortzen? Nik ez dut hain urrun ikusten. Batek daki....

Oraindik beta bertsio bat egon arren nahi duenak hemendik jeitsi dezake: http://www.google.com/chrome

Informazio gehiago: http://es.wikipedia.org/wiki/Google_Chrome

 

posted by ammur on 14:35 under ,

1 Comment

The day that never comes...

...Metallica-k laister aterako duen diska berriko abesti berri honek dioena ez da bete, oporrak bukatu dira eta jada betiko martxan nabil, lanean sartuta buru belarri eta Informatikako azken urtea egiteko gogoz.

Oporrak zoragarri igaro ditut, Noja, Bartzelona eta Menorca aldean ibili naiz neskalagunarekin batera baina Oñatira iristeko garaia iritsi da, ez gara kexatuko, oso ondo pasa dut eta gainera jaiak ate joka ditugu...:-)

Aspaldian idatzi gabe nengoen, bloggerrean ere oporrak hartu ditut...

Aurrerantzean informatikari lotutako burutazioa, ondorio edota berrikuntzen inguruan idazten jarraituko dut.

Geroarte.

 

UML

UML (Unified Modeling Language) gaur egun sistemen erainkuntzarako erabiltzen den lenguairik ezagunena da. OMG (Object Management Group) entitatearen babesa du eta edozein funtzionamendu, egitura, komunikazio.. azaltzeko erabili daiteke.


Proiektu baten hasieran, oso zaila zaigu gure produktuak zer/nola/noiz egin behar duen zehaztea eta askotan PID (Project Initial Definition) edo aurreproiektua nahiko abstraktua geratzen da. UML-ren erabilerak, modu grafiko batetan, asko erraztuko digu hasierako pausu horien zehazketa egiteko. Horrez gain, klase diagrama batetik adibidez, code generation herramientak edukita gure kodea lortzeko aukera edukiko dugu inolako programazio ahaleginik gabe. Diagrama ugari eskeintzen ditu, kasuan kasu, nahi duguna adierazteko, gainera estandar bat edo intuitiboa izanik edozeinek ulertu dezakeela uste dut.

Herramienta nahiz estandarraren inguruko informazio ugari aurkitu dezakegu sarean, eta nere gomendioa da software sistema bat garatzera dihoan edonork erabiltzea, nere ustez behintzat oso baliagarria baita.

 

Sistema segurua ahal dugu?

Asteburu bikain baten ondoren (Kobetasonik-en egon nintzen KISS eta DIO ikusten besteak beste) post berri bat idaztea pentsatu dut The Hellacopters-en doinuetan murgildurik. Musika, informatikarekin batera, nere hobbietako bat da, gitarra jotzen dut, kontzertuetara joatea ere gustoko dut eta orokorrean musika izugarri gustatzen zait. Aipamen honen ondoren...harira:

Egun internetek, guztion sareak, gero eta erabiltzaile gehiago ditu, ondorioz virus, troyano, spam, ... eta horrelako gaitzen kopuruak goraka egin du. Erabiltzaile bakoitza bere ordenagailuaren sare konfigurazioaren jabe ahal da, hau da, norberak ba ahal daki zer nolako konfigurazioa duen ordenagailuan? Uste dut oso garrantzitsua dela guztiok gure sistemak zer egin behar duen eta nola egin behar duen jakitea. Gaur egun hacker, cracker eta lamer ugari daude zeinak iraintzeko edo gustu propioz beste sistemetan eraso egiteko prest dauden horregaitik gure sarea ondo babesturik eduki behar dugu, antivirus, firewall-a ondo konfiguratuta etab. Irakurri dut software bat garatzean, programatzen diren 1000 lerrotatik 5-15 inguru gaizki daudela, beraz imaginatu sistemek izan ditzaketen bulnerabilitateak norainokoak izan daitezkeen. Hau horrela, ez ahaztu edozein momentutan gure ordenagailua beste norbaitegatik kontrolatua izan daitekeela edo gure pasahitzak eta emailak erraz irakurriak izan daitezkeela. Askotan "leyenda urbana" asko sinesten ditugu (hoax deritzenak) edo programa bat exekutatzen dugu egin behar ez duen beste edozer egiten duena.


Ziur ahal zaude troyano bat ez duzunik ordenagailuan ( zeregin espezifiko baterako ezkutuan exekuzioan dagoen programa bat) edo zure pasahitzak onak direla? Sarean(interneten), informazioa eskuratzeko erreztasuna edukitzeaz gain erasoak jasotzeko arriskua dugu. Behin baino gehiagotan aditu dut: "nire ordenagailua poliki dabil edo ez dabil ondo", seguraski babes arau egokiak hartu ez ditugulako eta internetez aparte, gure ordenagailua ez dugulako ondo "txukuntzen" izango da.

 

posted by ammur on 21:57 under

2 comments

Minutu bat

Aspaldian idatzi gabe nengoen. Azkenengo bi hilabeteak nahiko gogorrak izan dira, proiektu batetan buru belarri sartuta ibili naiz beste lagun batzuekin batera eta ostiralean bukatu nuen. Egindako lan guztiak merezi izan duela pentsatzen dut orain, produktuak oso kritika onak izan baitzituen.

Liburutegientzako web bidezko sistema banandu bat diseinatu eta inplementatu dugu. Proiektua POI (Proiektuetan Oinarrituriko Irakaskuntza) edo PBL (Project Based Learning) barnean egon da eta nere kasuan behintzat Java-ko hainbat Framework-ekin lanean aritzea suertatu zait. Struts, tiles, spring edo axis2 moduko Framework-ak erabili ditugu web zerbitzuak (web services) eskeintzen dituen web plataforma bat garatzeko. Honez gain sistema segurua izan dadin, segurtasunari lotutako hainbat inplementazio ere egin ditugu eta ESB moduko bat ere egin dugu liburutegi ezberdinen arteko komunikazioa ahalbidetzeko. Besterik gabe azterketak bukatu ostean bueltatuko naiz.


Laister arte.

 

"Bloggeatu" - 8 pausu blogger

Orain dela hiruzpalau aste lagun bati, mugazainari hain zuzen, blogger plataformaren gainean lehen pausuak nola eman azaldu nion. Asko gara LiveJournal edota WordPress plataforma aukeratu beharrean Blogger aukeratu dugunak, eta horren harira eta interesgarria suertatu daitekelakoan 8 trikimailu azaltzea pentsatu dut.

Zure blog-a gorde ezazu

Diseinuan edozein aldaketa egin aurretik, gomendagarria da aurrez geneukana gordetzea, horretarako:

  1. Lehendabizi "Diseño" estekan sartu
  2. "Edición de HTML" esteka aukeratu
  3. "Descargar plantilla completa" jartzen duen linka sakatu
  4. Azkenik gogoratuko zaren direktorio batetan gorde XML fitxategia. Honek edozein aldaketa gaizki irten ez gero, berriro lehendik genuena jartzeko balio digu
Segurtasun kopia edo backup-ekin gabiltzanez aipamen txiki bat soilik: BlogBackupOnline (Backup-ak online egiteko) nahiz Blogger Backup (Windows mahaigaineko aplikazioa) erabili dezakegu gure blog-eko edukiak gordetzeko. Askok blog eta web bidez egiten dute lan, beraz ideia ona izan daiteke gure lana ongi gordeta edukitzea.

Goiko blogger barra ezabatu

Baliagarri izan daiteke goian bloggerrak txertatzen digun barra horizontala, bertatik era erraz baten sartu baikaitezke gure blog-eko administrazio panelera. Norbaitek kentzea nahi badu:
  1. Layout edo diseinu menuan lehengo "Edición de HTML" esteka sakatu
  2. Behean txertatutako kodigo zatia edozein tokitan jarri eta "Guardar Plantilla" botoiari eman
#navbar-iframe {
height:0px;
visibility:hidden;
display:none;
}
Gure blog-era berriz sartzean barra desagertuta egongo da.

Menua Tag eran jartzea

Blog askotan ikusten da tag bidezko menua. Bertan etiketa ezberdinak agertzen dira post bakoitzaren sarbideen arabera, hau da, etiketa batek beste bat baino sarbide gehiago izan baditu letra handiagoan agertuko zaigu. hack from phydeaux3 helbide honetan aurki dezakegu modu erraz bat tag edo laino bidezko menua eduki ahal izateko.

Kontaktu formularioa

Askotan gure email nahiz datu pertsonalak jartzen ditugu blog-ean. Beste aukera bat honakoa dugu: kontaktu-rako formulario txiki bat sortzea. Web orrialdetan ikusi ohi ditugu gehiago horrelako aukerak baina zergatik ez blog batetan? Badaude interneten hainbat web orri interesgarri zeinetan formulario bat modu azkar batetan sor daitekeen. Bertan azaltzen diren pausuak jarraitzea nahikoa da, kodea sortu eta ondoren gure blog-ean txertatzeko. Contactify edo Freedback helbideek aurrez aipatutako egitea ahalbidetzen dute. Nahiko da beraz pausua hauek jarraitzea:
  1. Formulario bat sortu, norberak edota web orrialde batek lagunduta adierazi den bezala
  2. Kodea "Añadir elemento a la pagina"-ko "HTML/Javascript" lehio batetan itsasi
  3. Azkenik HTML horri linka sortu eta listo gure formularioa prest!
Blogger beta-ren ezaugarriak erabili itzazu

Ezaugarri edo aukera berrien bila bazabiltza eta ez baduzu html koderik programatu nahi, hona hemen beste trikimailu bat. Blog-eko edozein aldaketa egiteko www.blogger.com edo goiko barra erabili beharrean, draft.blogger.com erabili. Bertan agertzen diren aukera asko bloggerrean aurki ditzazkegu baina beste asko ez. Frogarako edo testeatzen dauden aplikazioak dira, etorkizunean bloggerrean erabiliko direnak made their first appearance in Blogger in Draft.

Oraingoz, Blogger in Draft plataformak Google Gadgets, Blog zerrenda bat eta Feed irakurle bat gehitzen uste dut.

Bilatzaile bat jarri

Post bat bere izenburuagatik ezagutu beharrean post horren hitz gako bat jakitea nahiko da post hori aurkitu ahal izateko. Post asko dituen blog batetan adibidez , zehazki bat aurkitzea zaila gerta daiteke baina bilatzaile bat txertatzen badugu, zihurrenik erabiltzaileek samurtasun gehiago izango dutela edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko. Gainera idatzitako edukiak etiketa egokiekin izendatzen baditugu, norbaitek gai konkretu baten inguruko eduki bat irakurri nahi badu, eduki horri lotutako etiketaren araberako bilaketa egitea nahiko izango du zuzenean post-a irakurri ahal izateko. Nik nere blog-ean dudan bilatzaitzailea honela jarri dut:
  1. "Diseño" estekako "Elementos de la página"-n sakatu
  2. Bertan "Añadir un elemento de página" aukeratu eta hor "HTML/JavaScript"
  3. Lehioa irekitzean behean atxiki dudan kodea kopiatzea nahiko izango da bilatzailea jartzeko


Norbaitek gaztelaniaz edo ingelesez jarri nahi badu "value="Bilatu"" jartzen duen tokian nahi duena idaztea besterik ez dauka


Aldatu blog-aren itxura

Interneten blogger-eko itxura aldaketa ahalbidetzen eta ongi azaltzen duten toki asko daude. Alde batetik "Diseño" esteka-n gure template-ak defektuz dakartzan kolore nahiz hizki tamainak aldatu ditzazkegu, baina soilik hori, ezin dugu barne kolore edo argazkirik aldatu. Jarraian aurkitu ditudan esteka interesgarrienak jarri ditut. Bertan ehundaka template edo itxura aldaketarako fitxategiak aurki daitezke:

Gomendio txiki bat, blog-ean edukia sartzen hasi aurretik templatea aukeratu, askotan itxura aldaketak gure eduki guztia hankaz gora jarri baitezake. Ah eta gogoratu lehenengo puntuan aipatutako segurtasun kopia egiteaz, aurreko egoerara berriro igaro ahal izateko.

Domeinu izena erosi

xxxxxxxx.blogspot.com helbidearen ordez zergatik ez www.yyyyy.com/net/org... helbide bat? Blogger-ek ere blog-a domeinu propioan publikatzeko aukera eskaintzen digu. www.1and1.es helbidean adibidez, pasadan Otsailerarte .es domeinuak bi urterako doainik zeuden, jende askok aprobetxatu zuen aukera edo eskaintzan hori domeinu propioa eskuratzeko. Orain badaude hainbat hosting eta izen zerbitzua nahiko merke eskaintzen duten hainbat web orrialde ere. 1and1 berak, .com helbideak 30€-ren truke soilik eskeintzen ditu eta .es helbideak ere oso oso merke daude. Beraz blog-a domeinu propioan izan nahi duenak, blogger-rekin ere aukera aparta du, horretarako:
  1. "Configuración" estekan sakatu
  2. Bertan agertzen den "Publicación" atalean barneratu
  3. Azkenik "Dominio personalizado" aukerari klik egin eta listo
Norbaitek interes gehiago baldin badu, behean atxiki ditut beste zenbait trikimailu adierazten dituzten hainbat esteka, hori bai honako hauek ingelesez daude:
Aitzitik, Wordpress-eko blogarientzat ere bi link interesgarri hauek aurkitu ditut, ingelesez egon arren:
Informazio gehiena honako helbidetik hartu da: http://www.downloadsquad.com

 

posted by ammur on 19:34 under

1 Comment

Wubi

Wubi Linux modu erraz batetan instalatzeko softwarea da. Askotan entzun izan dugu Linux ez dela erreza edota arazo asko dakartzala instalatzean baina programa honek, Linux beste Windows-eko edozein programa gisa instalatzea ahalbidetzen digu. Honela Windows-eko administratzaile panelean "Agregar y quitar programas" edo "Gehitu/kendu programak" atalean desistalatzeko aukera dugu. Makina birtual baino hobea dela esaten dute (nik oraindik ez dut frogatu) baina Linux-eko instalazio normal bat baino okerragoa.

Aukera bikaina beraz mundu honetan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat! Animatu!

Wubi: http://wubi-installer.org/

Ubuntu, KUbuntu edo Xubuntu instalatzea ahalbidetzen du (aurreko post batetan azaldu nituen beraien arteko diferentziak)

 

Telebista online

Orain dela urtebete inguru probatu nuen lehendabizikoz horrelako programa bat. Udan, Frantziako Tourra abian zegoela, ikaragarrizko gogoa nuen etapa bat ikusteko. 14:00ak inguru ziren baina Periko Delgado eta konpainia oraindik ez zeuden lasterketa ematen eta nik Sateliterik ez dudanez Internetera jotzea erabaki nuen. Interneten sartu eta Zattoo izeneko programa bat aurkitu nuen, bertatik programa asko ikus daitezke, hala nola, Etb, Teledeporte, La Sexta, ...

Niretzako primeran, Teledeporte-ri ON eman eta Frantziako Tourra zuzenean!!

Azken esperientzia igande honetan bertan izan dut. Bartzelona-Getafe partidua ikusteko gogoa nuen baina ez neukan non ikusi. SopCast programa bat aurkitu eta hainbat kanal frogatu ondoren Ben Sports atalean partidua aurkitu nuen.

Bartzelona-Getafe CampNou-tik zuzenean doainik!!

Horrelako software ugari aurki dezakegu sarean, hori bai, normalean norberaren konexio ezaugarrien (abiadura gehienbat) arabera dabiltza. Beraz, internet edukiz gero ez dugu zertan Sateliteko partidurik erosi beharrik edota Euskaltelen txartelik behar.

 

posted by ammur on 10:25 under

2 comments

Ubuntu tribuko kide izateko iragarkia

Euskaldunak Ubuntu GNU/Linux leinuko kide izatera animatzeko egindako bideoa da. Ubuntu Basque Tribe elkarteak ekoiztua izan da eta marketing biralaren adibide bikaina da.


Iturria: ikastube.com

 

II.- Aurkibidea

Oraindik definitu ez dudan arren, hau izan daiteke kurtsoko temario posible bat:

  • (1).- Sarrera Linux-i
  • (2).- Lan esparrua azaldu: Ubuntu, XUbuntu edo makina birtuala kasuan kasu, nahiz eta azken hau ez dut uste erabiliko dugunik
  • (3).- Instalazioa
  • (4).- Grub abiarazlea azaldu eta instalatu
  • (5).- Lehen urratsak
      • Komando lerroa
      • Fitxategi sistema
      • Shell-a
  • (6).- Gnome interfazea
Behin hasierako kontzeptuak azalduta eta beraien eskakizun nahiz interesa konturak harturik, bigarrengo aurkibide bat definitzea gustatuko litzaidake. Bertan, Synaptic pakete kudeatzailea, Evolution edo Thunderbird, Openoffice, Wine, Pantailen konfigurazioa (xorg) eta abar azalduko genituzke.

Norbaitek proposamenen bat baldin badu eskertuko nioke bere ekarpena

 

posted by ammur on 19:50 under

Be the first to comment!

I.- Sarrera linux-i

Sarrera
Linux sistema eragile bat da, bi ezaugarri nagusi ditu: doakoa dela, hots, ez dugu inongo lizentziarik ordaindu beharrik erabili ahal izateko eta iturri kodea dakar, "codigo fuente" deritzona: "Free & free" dela esan daiteke.

Sistema Kernel eta hainbat libreriak osatzen dute. GNU proiektuari esker sortu dira hauetariko libreria asko eta horregaitik askok GNU/Linux terminoa erabiltzen dute baina ni ez noa terminologia arazoetan sartzera, hori bakoitzak erabakiko du nolan deitu. GNU/Linux, GPL (General Public License) lizentziaren menpe banatzen da, hots, iturriko kodeak beti sarbidea ahalbidetu behar du eta edozein kode aldaketak lizentzia jarraitu beharko du.

Teknologia-ri dagokionez hainbat arkitekturek erabiltzen dute GNU/Linux-en erabilera, hala nola, Intel 386-, 486-, Pentium, Pentium Pro, Pentium II/III/IV, IA-64, Amd 5x86, Amd64, Cyrix y Motorola 68020,IBM S/390, zSeries, DEC Alpha, ARM, MIPS, PowerPC, SPARC eta UltraSPARC.

Historia apur bat

Sistema berri honek 90. hamarkadan egin zuen bere lehen agerpena. Helsinki unibertsitateko Linus Torvalds ikaslea gaurko sistema eragilearen lehen programazio lerroak idazten hasi zen, ondoren izango zuen aupada kontutan izan gabe. i386 makinentzako Unix sistema bat sortu zuten, Minix deituriko proiektu batetik abiatuta.


Gaur egun, hainbat programatzaile daude proiektuan sartuta, errepositorio banatuak erabiliz bakoitzak bere kodigo zatia garatzen du eta ondoren administratzaile batzuk arduratzen dira kodigo hori baliogarria denentz ikuskatzen, horrela bada, kernel edo funtzionalitateak hobetzen joaten dira.


Distribuzio ezberdinak

Guk kurtsoan zehar ubuntu eta kubuntu erabiliko ditugu baina badaude beste zenbait distribuzio interesgarri ere:


Goian aipatutakoak dira nagusienak. Guk, aurrez aipatu bezala azken hirugarren eta azken distribuzioekin egingo dugu lan eta hauei sarrera bat egingo diet hurrengo post-ean. Aipatu beharra dago, gaiak sakontzen doazen heinean hainbat ideia edo gauza interesgarri aipatzen joango garela, hala nola, karpeten egitura eta karpeta bakoitzaren eginkizuna edo Shell eta terminaleko komandoen funtzionamendua.

Azkenik, nik Mark G. Sobell Californiarrak idatzitako "Manual práctico de Linux" erabiliko dut hainbat aipamen egiteko baina interneten ere informazio ugari aurki daiteke, adibidez http://es.tldp.org/htmls/manuales.html.

 

posted by ammur on 16:26 under

Be the first to comment!

Linux: Start up

Linux-en inguruko informazio asko aurki dezakegu sarean baina hurrengo post-etan historia, instalazio eta hasierako pausu batzuk azalduko ditut. Helburua lagun eta inguruko batzuei kurtso edo Linux-en inguruko sarrera txiki bat ematea da. Nire blog-a erabiltzea pentsatu dut, Moodle plataforma bat bailitzan, kurtso honi hasiera emateko eta bide batez sarean interasatuta dagoen edonork informazioa eskuragarria izango du, eta guztia euskaraz.

Hasieran Linux-en jatorri, funtzinamendu, arkitektura eta distribuzioen inguruko sarrera txiki bat egingo dut. Ondoren Ubuntu Pen-drive eta Usb Stick baten nola instalatu azalduko dut ondoren bakoitzak bere mahagain propioa edukitzeko. Egia esan, Xubuntu (errekurtso gutxiko instalazioak egiteko Ubuntu-ren distribuzioa) erabiliko dugu (Xfce mahaigain inguruduna), 2Gb-4Gb-dun usb-en gainkarga minimizatzeko. Azkenik eta kurtsoa oraindik definitu ez dugun arren, guztion artean teknika eta funtzionaltasun berriak ikasten joatea da helburua, Linux-en inguruko ezagutza zabalduz.

Aipatu beharra dago, nik disko aldagarria bat erabiliko dudala instalazio azalpenak egiteko, baina norbaitek horrelako diskarik ez baldin badu, lasai asko erabili dezake VMWare makina birtuala edota bere ordenagailuko disko gogorra. Azken aukera hau aukeratuz gero, argi ibili beharko dugu partizioekin, baina aurrerago argiago azalduko dut.

Beraz, kurtso honen errekurtso minimoak hauek izango lirateke:

  • 2Gb edo handiagodun usb edo disko aldagarria
  • XUbuntu edo Ubuntu-ren diska instalatzailea
  • Zertxobait gehiago ikasteko gogoa
Has gaitezen...

 

posted by ammur on 9:13 under

3 comments

Microsoft-ek Windows Vista-ren prezioa jeitsiko du

Microsoft-ek gaur aditzera eman duenez Martxoaren 1-erako Windows Vistaren prezioa %40-an gutxituko du, sistema berri honen erabilera handitzeko ahaleginean. Gaur egun erabiltzaile gehienek oraindik Windows XP erabiltzen dute.


Nik, probatu dut jada Vista sistema eragilea baina ez zait ezer erakargarria iruditu, gainera Ubuntu-ren Compiz-Fusion paketea bere interfazea baino askoz hobea da nire ustez. Ez hori bakarrik, zenbat lehio itxi eta baieztatu behar ditugu adibidez administrazio paneleko funtzio bat irekitzeko? Honi kalitatea deitu ahal diezaiokegu?...

Nire iritziak alde batera utziz, Carlos Gonzalez-ek, Hegoamerikako Microsoft-eko gerenteak adierazi duenez, prezio jeitsiera (%40 inguru) mundu osoan aplikatuko da, estatu bakoitzaren kostu prozedimentu politikak errespetatuz.

Pakete berdinetan eragina izango du lege honek: Windows Vista Home Basic, Windows Vista Home Premium eta Windows Ultimate, baita Windows Vista SP1-an ere, host, otsailean sarturiko aktualizazioan.

Adierazi dudan moduan, prezio jeitsiera Martxoaren hasieran hasiko da baina erabiltzaileengan Apirilaren erdialde/bukaerararte ez du eraginik izango.

100 milioeko irabaziak lortu ditu jada Microsoft-ek Microsoft Vista sistema eragilearen salmentekin, baina jada asmutu du trikimailuren bat salmenta horiek igotzeko. Azkenaldian jasotako isunek ez ahal dute eraginik izan salmentetan?


 

Microsoft-ek kodigoa irekiko du

Pasaden astean pare bat tokitan irakurri nuen albistea da: Microsoft-ek bere kodigoa irekiko du


EB-ak (Europako Batasunak) Microsoft-en politika monopoliotzat jo ondoren, honek bere kodigoa libre uztea erabaki du baina ez bere nahi propioak bultzatuta baizik eta epaile batek inposatuta.

GSP (Government Security Program) deitzen da Microsoft-ek gobernuei kodigo aldatzea ahalbidetzeko abian jarri duen proiektuaren izena. Honela, erakundeek bere kasa kudeatu ahal izango dute segurtasun nahiz beste edozein programa.

OTAN eta errusiar gobernuarekin nahiz beste 20 gobernurekin akordioa lortu ondoren (argi dago beraz dirua dagoela estrategia honen atzetik) Microsoft-en konfidentzialtasun absolutuaren estalpean, gobernu bakoitzaren menpe egongo da ondoren aurrera jarraitzeko erabakia hartzea edo ez.

Erabiltzaileei dagokionez, behean aipatutako programen kudeaketa ahalbidetuko dute "software libre" gisa.

Programen inguruko informazio guztia Microsoft-en web orrialdean agertuko da, non programatzaileek informazioa erabiltzeko ez duten inongo lizentzi ordainketarik egin beharko.


Lau printzipio nagusi jarriko ditu abian: “asegurar las conexiones abiertas, promover la portabilidad de datos, aumentar el apoyo para los estándares industriales y buscar un compromiso más abierto con clientes e industria, incluidas las comunidades de código abierto”.

Softwareari dagokionez bertsio hauetan izango du eragina: Windows Vista , Windows Server 2008, SQL Server 2008, Office 2007, Exchange Server 2007 y Office Share Point 2007, baita etorkizuneko bertsioetan ere.

Lehen aipatu dudan bezala, nire ustez interes ekonomiko ustel eta handia dago guzti honen atzetik. Gates eta konpainiak, Software libreak izan duen bultzada eta bere aplikazioek dituzten bulnerabilitateak ikusita, harturiko erabaki bat da ziurrenik. Zergatik ez dute kodigo guztia liberalizatzen? Monopolioa galtzeko beldurra ahal dute?

Argi dago, liberalizatuta edo gabe Windows sistema eragilea inoiz ez dela munduko ideiarik handienetarikoa bihurtuko niretzako behintzat eta adibiderik garbiena orain dela egun gutxi Windows Vista-ko aktualizazio batek sortutako arazoa: aktualizazio horrek ordenagailuak automatikoki berrabiarazten zituen.

Ikusiko dugu kodigo liberalizatzen dutenentz...

 

Zorionak Open Source! 10 urte

OpenSource Iniciative ideia argitaratu zela 10 urte bete dira (Otsailaren 9an). Bruce Perens, sortzaileak, Debian proiektuaren zuzendaria eta "Kodigo irekiaren" kontzeptua definitu zuenak 10. urteurrenaren inguruan hitzegin du:

Of course, in building our Open Source campaign, we were standing on the shoulders of a giant. Starting in the early 1980's, Richard Stallman blazed the trail with his philosophy of Free Software and the creation of the GNU System, which, most notably when it was combined with the Linux kernel, changed the way software works forever.

In contrast, we have not yet achieved the penetration that we might have desired on user desktop systems, at least if you don't count the fact that Free Software provides a large part of Apple's MacOS today, and critical elements of Microsoft Windows as well. Both companies have been forced to develop strategies to live with us, some of them less comfortable than others. Today we are seeing much of the value of software move from the desktop to the network, an area in which we are already entrenched. This can only lead to the expansion of Open Source on the systems in individual user's hands.

There been a phenomenon of wealth creation by Open Source companies, starting with Red Hat's IPO and leading most recently to the purchase of MySQL for 1.1 Billion dollars seven years after the company's creation. But I would warn those of you who consider Open Source by its companies: you're missing the biggest part of the phenomenon. Most Open Source today is software being produced by its users, for its users. The largest part of the payment for Open Source development today comes from cost-center budgets of IT users, be they companies, institutions, or individuals, rather than profit-centers based on Open Source like that of MySQL. By participating in Open Source development, users distribute the cost and risk of the development of enabling technology and infrastructure for their businesses. Their profit centers are not tied to software sales, but to some other business. To find them, look to the communities rather than the companies.

So, you can see that the future will present its challenges for Open Source. We could never have forecast how big we would become during Decade Zero of Open Source. But we've built tremendous strength, to the point that we can consider much larger tasks. Join us now, as we enter Decade One.


Argi dago, etorkizuna Software Librea da, gaur egun asko aurreratu da eta Microsoft-en monopolioa denon artean hautsi behar dugu.

Textu originala: http://perens.com/works/articles/State8Feb2008/

 

Milaka argazki

Informatikaz gain, argazkilaritza ere gustoko dut. Inoiz ez dut horrelako argazki kamera on bat eduki, beharrik ere ez egia esan, baina noizean behin dudan kamerarekin atsegin dut zuri beltzezko argazki batzuk ateratzea.

Interneten mila argazki ezberdin aurki daitezke baina Woophy web orrialdeak tokian-tokiko argazkiak bilatzea ahalbidetzen du:

Woophy, WOrld Of PHotographY-ren akronimoa (argazkilaritzaren mundua), argazkilari afizionatu eta web orrialde diseinatzaile batzuek internet sarea logikoagoa eta bisualagoa bihurtzeko ahaleginarekin sortutako web orria da. Egileak, Herbeheretakoak dira eta beraien helburua datu base bat erabiliaz munduaren ikuspegi bat ematea da.



Linka: http://www.woophy.com/

 

Balthaser - Flash web orriak

Web orrialde honek World Best Website Awards saria jaso zuen eta beste post batetan aipatutako CMS-en harira dator. "Gestor de Contenido" bat izan ez arren, bere diseinu berritzaileak erabiltzaileri web orrialde bikain bat egiteko aukera ematen dio. Flash diseinuak nabarmentzen du, eta ikaragarria da zer nolako aukerak ematen dituen.

Behin logeatu ondoren, erabiltzaileak dohazko web orrialde bat egiteko aukera du. Bertan flash template sortu edo aukeratu daiteke eta ondoren edukiarekin hasi. Edukia kudeatzeko, Joomla-k eskeintzen duen antzeko framework bat du eta berau erabilita sortu dezakegu gure web orrialdea.

Azken finean, denborarik ezean, flash erako web diseinu erakargarriak sortzea ahalbidetzen digu pro:Fx programak.

Linka: www.balthaser.com

 

Cain & Abel

Izenak gaizki ulertura eraman gaitzake baina Cain & Abel delakoa sareetako pasahitzak desenkriptatzeko erabili daitekeen programa maltzurra da.

Ziur ari gara nabigatzen? Gure sarea segurua ahal da? Behin baino gehiagotan egin naizen galdera da. WIFI-a edo sare inalambrikoa oso segurua ez dela jakina da, nahiz eta enkriptazio segurua erabili, baina betiko sareak (swicth, router, hub...) seguruak ahal dira?

Printzipioz mikrosegmentaturiko sare batetan ez litzateke arazorik egongo norberari bere trafikoa eta broadcast trafikoa soilik iritsiko zaiolako. Hainbat programa daude ("sniffer") gure sareko trafikoa ikustea ahalbidetzen digutenak. Bertan bidaltzen/jasotzen ditugun mezuak agertzen dira eta bertatik ikus dezakegu ea zeozer arraroa gertatzen ari zaigun gure sarean.


Cain & Abel sare lokal, etxe-sare edo sare-profesional baten segurtasuna neurtzeko sareko administratzailearentzako pentsatuta dagoen softwarea da. Programak FTP, SMTP, POP3, HTTP, MySQL, ICQ, Telnet eta beste aplikazio batzuen pasahitzak berreskuratzea bermatzen digu. Gainera Windows-eko password enkriptatuak (asterisko bitartez idazten ditugunak) aurkitzeko ere gai da. Hau egiteko hainbat metodo ditu:

  • Sarea gainbegiratzea ("rastreo")
  • Pasahitzen hackeoa, hiztegi bat erabilita
  • "Ataques de fuerza bruta"
  • Cryptoanalisis
  • VoIP bidezko elkarrizketak grabatuz
  • WIFI-a desenkriptatuz
  • Betiko asteriskoen (*********) aztertzea
  • ...

Sare kontrol eta administraziorako beste zenbait herramienta ere baditu. Antibirus batzuk berriz malware bezala konsideratzen dute programa hau.

 

Marketing birtuala - iJam

iJam edo iPhone zein erosiko dut?

Alegiazko edo marketing birtualaren itxura du baina benetakoa da: iJam. Haragi enpresa batek Apple-eko webgunea modelo moduan harturik bere espazio propio sortu du, merezi du benetan ikustea.


 

Ubuntu Vs MAC OS

Ez ahal da posible Ubuntu erabilita MAC sistema eragileraren moduko itxura grafikoa lortzea?Egun hauetan hainbat informazio irakurtzen ibili naiz honen inguruan eta hona hemen pausoz-pausoz migrazioa nola egin behar den bikain azaltzen duen webgunea:

(http://tuxlink.wordpress.com/2007/08/01/dale-la-apariencia-de-mac-ubuntu/)

Nire emaitza berriz honakoa da:


Ez ahal da harrigarria bigarren irudiko kuboa? Compiz-Fusion deituriko lehio kudeatzaileak ahalbidetzen ditu horrelako efektuak. Ubuntu ederra da!!

Oraingoz aurrerapen bat soilik ez dut egin, ea tarte bat aurkitu eta hurrengo post-etan informazio zabalagoa eskeintzeko aukera dudan Compiz eta MAC interfazearen inguruan.

Laister arte.

 

posted by ammur on 21:02 under ,

3 comments

MAC Book Air: Munduko PC eramangarririk meheena

Steve Jobs delakoak, bere ordenadore berria erakutsi du, sobre batetik atera ostean: Macbook Air. Itxura hau dauka ordenadoreak:


Ordenagailu eramangarri berri hau munduko meheena moduan kaleratu dute, eta argazkiak ikusten dituzuenean harrituta geratuko zarete. Macbook normalaren hantzeko ezaugarri teknikoak ditu :

Apple – Mac Book Air

13.3 batazbesteko LED pantaila

Core 2 duo 1.6 Ghz

80 GB-eko disko gogorra

2 GB-eko memoria

Argitzen den teklatua

iSight webkamera

Magsafe

Wifi a/b/g/n eta Bluetooth

Bateria 5 ordu wifi-a erabiltzen

Eta nahi eskero SSD (Solid State Disk) disko gogorra jartzeko aukera ere badago.


Eta prezioa $1799. Hori bai 2 astetan banatzen hasiko dira.


Informazio gehiagorako hemen doakizue Steve Jobs-en aurkepen bideoa:



 

posted by ammur on 19:33 under

2 comments

Google ere aldaketa klimatikoaren aurka borrokan

Google bilatzaile famatua, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokara gehitu da. Istituzio askoren presio eta irainen ondoren, fondo beltza duen bilatzailea jarri du eskuragarri erabiltzaileentzat.

Kalkuluek diotenez, fondo zuridun bilatzailearekin alderatuz, fondo beltzdun bilatzaileak 337 911 wattio/orduko aurrespena dakar eta hori dela eta jarri dute abian proiektua.

Proba ezazu: Google beltzez (http://www.blackle.com/)

Energia aurrestearena dena gezurra dela diote batzuk: http://google.dirson.com/post/3738-marketing-viral-blackle/

 

Ikastube - Ikasi dezagun bideo bidez sarean

Atzo gauen artikulu bat irakurtzen nenbilela hau aurkitu nuen: Ikastube, hezkuntza bideo bidez ahalbidetzen duen web orrialdearen inguruko berria. Moodle plataformaren hantza hartu nion nik, desberdintasuna irakaskuntza sistema da, bideo bidezkoa baita. Hona hemen laburpen txiki bat:

"Eduvlog eta Ikasvlogen antzera Ikastube.com zerbitzua sortu berri du Gorka Jacobe Palazio EHU-ko Gizarte zientzi eta komunikazioen irakasleak. Ikastube-n aipatutako vlog komunitateetan jasotzen diren bideoez gain bestelakoak ere biltzen dira bertan, beti ere hezkuntzarekin erlazionaturikoak. Izatez, sareko telebista da Ikastube (Youtube edo Euskaltuberen moduan), baina ez da vlog komunitate bat. Bertan, ezagutzaren esparru ezberdineko 25 kanaletik gora topa ditzake erabiltzaileak (Fisika, Biologia, Historia, Internet...). Bideo hauek guztiak ikusi, zabaldu eta komentatu daitezke, baita eskegi ere. Irakasleek zein ikasleek egindakoak dira bideoak, bai unibertsitate mailakoak, baita eskola eta institutu mailakoak ere. `Guztion artean eraikitako hezkuntzarako telebista` da, dio Palazio irakasleak."

 

Windows Vista-tik Xp-ra arazoak

Interneten sartu eta formatear HP Pavilion edo beste edozein ordenagailu, jartzen badugu post ugari agertuko zaizkigu. Egun eta etorkizunean egongo den arazo bat da, Windows Vista + disko gogor SATA bat duten ordenagailuek ez baitute betiko sistematika erabilita formateoa onartzen.





Normalean ordenagailu bat formateatu nahi dugunean, XP-ko Cd bat sartu eta instalazioa arazorik gabe lortzen dugu baina zer gertatzen da Windows Vista duen ordenagailu bati XP jarri nahi badiogu? Sarturiko diskoak ez digula gure disko gogorra detektatuko, ondorioz ezingo dugu sistema eragilea aldatu.

Soluzioa ingelesez dagoen web orrialde honetan aurkitu dut eta pare bat froga egin ondoren funtzionatzen duela esan dezaket. [http://www.nogodforme.com/HPDV6500T.htm]

Hona hemen euskeraz:

  • Lehendabizi, XP-ko disko istalatzaile bat lortu behar dugu. Ondoren disko horretako fitxategi guztiak hautatu eta gure ordenagailuko karpeta batetan gorde. (Karpetaren izenak berdin du, adibidez XPSP2)
  • Behin XP-ko fitxategi guztiak ditugula, SATA diskoa ordenagailuak ezagutu ahal izateko driverrak jeitsiko ditugu. (Beheko 6 hauek dira, deskargatu eta karpeta batetan gorde – karpetaren izena Driver izan behar da)
  • Jada fitxategi guztiakk listo ditugunean, bi karpetak elkartu eta ISO bat sortuko digun nLite deituriko softwarea jeitsiko dugu.
  • Programa instalatu eta jarraitu beharreko pausuak irudiekin goian aipaturiko ingelesez dagoen web orrialdean daude baina hona hemen laburpen bat. (Hau jarraitzea nahiko da)


  • Azkenik sorturiko ISO-a Nero erabilita adibidez, CD batean gorde eta gure XP disko abiarazlea listo izango dugu.