Google, elektrizitate eta offline kontsumoa

Google PowerMeter du izena Google.org-k sortutako proiektu berriak. Helburua nagusia, energia elektrikoaren kontsumo maila neurtzea da, energia aurreztu eta alde batera edo bestera jotzeko informazioa ahalbidetuko digu, hau da, erabakiak hartu ahal izango ditugu gure beharren arabera. Beheko iturriaren arabera, ez da beste negozio bat sortu nahi baizik eta gaur egungo ingurugiroari bultzada bat eman nahi zaio.

Harritzekoa da Google-n alternatiba berri hau, ez dakigu Beta bertsioa denentz ala jada Google PowerMeter arrakasta izaten ari den. Nire partetik, gero eta gehiago gustatzen zait Google-n politika, bere "negozio eredua" oso ezaguna da, eta eremu ezberdinetan sartzeko duen abilezia (alde ekonomikoa barne) goraipatuko nuke, ez dakit oraingoan aldiz arrakasta izango duen.

Zer deritzozu?

Iturria: http://www.error500.net/

 

posted by amurguzur on 7:55 under

0 comentarios: