SOA beherakadan?

Berriro bueltan....
Hainbat aste/hilabete idatzi gabe egon ondoren, berriro bueltan naiz. Burubelarri sartu nabil Cenit eta beste proiektu batzuetan baina azken aste hontan irakurri ditudan publikazio batzuek zer pentsatua eman didate eta horren inguruko nere iritzia ematen saiatuko naiz hurrengo lerroetan.
SOA arkitektura gainbeheran ahal dago?
Nire ustez pentsatzen zena baino gutxiago inplementatu da baina oraindik ez dago gainbeheran; SaaS, BPM, Cloud Computing, etab ematen diote gaur egun zentzua SOA kontzeptuari, azken hauek ere zerbitzuetan oinarritzen baitira. Egia da, enpresen IT egitura ere egon beharko litzatekeena baino askoz maila baxuagoan dagoela, agian ez zaielako interesatzen, ez dituztelako eduki beharreko errekurtsoak edo beste edozein arrazoirengatik baina, nola saiatuko dira horrelako enpresak SOA egitura batetara saltoa ematen? Horregaitik eta egungo ekonomia egoerangatik, esaten da SOA hilda dagoela "SOA is DOA".
Ez dakit aurreratzean zer gertatuko den baina kezka hor dago. Zein da zure iritzia?

Bi post interegarri:
SOA, ESB eta BPEL (gaztelaniaz)
SOA dead as of January 1st (ingelesez)

 

posted by amurguzur on 8:28 under

0 comentarios: