Microsoft-en publizitatea MAC-ekin egiten da

Iragarkia Crispin Porter+Bogusky agentziak egin du baina irudian garbi ikusten den moduan Mac-ak nagusi dira Microsoft-en baitan. Lotsagarria iruditzen zait, orain dela gutxi Mac-en kontrako publizitate-kanpainan ordenagailu hauen kontra gogor aritzea, Windows daramatzaten ordenagailuak goraipatuz.
Steve Jobs, erretiroa hartu zuenetik, barrez lehertzen ariko da. Erderazko esaera batek dioen moduan : “en casa del herrero cuchara de palo”.

 

posted by amurguzur on 10:52 under

Be the first to comment!

3 hilabete mac batekin

Hiru hilabete igaro dira, macbook-a erosi nuenetik eta ondorengo lerroetan, nire iritzi pertsonalaz gain erabiltzen ditudan aplikazio zerrenda bat ere aipatuko dut.
Zer esango dut ba nik macbook-aren inguruan...egia esan, ez nuen pentsatzen hain gustura ibiliko nintzenik. Hasieran egia da apur bat ohitzea kostatu zitzaidala (Windows eta Linux-ekin ohituta nengoen) baina behin eskua hartuta oso erabilterraza da. Nik eguneroko jardunean erabiltzen dut eta oraingoz esan dezaket ez zaidala behin ere blokeatu, 2Gb DDR3 Ram-a dauka eta nahiz eta hasiera batetan 4Gb handitzea pentsatua nuen, oraingoz garbi daukat dudan diru apurra aurreztu eta ordenagailua dagoen moduan erabiliko dudala.
Ez dut formatu aldaketengatik ere inongo arazorik izan, word, excel, etab berdin-berdin dabiltza eta are gehiago, Ubuntu-n erabiltzen nituen gauza batzuk ere instalatuak ditut. Laburbilduz, oso gustora nago orain dela hiru hilabete egindako inbertsioarekin, denborak atzera egingo balu berriro erosiko nuke, nolabaiteko segurtasuna ematen du macbook bat edukitzeak.
Aplikazioei dagokionez, hona hemen erabilgarriak suertatu daitezkeen batzuk:

  • Lockdown: Mac-aren segurtasun mekanismo bat, ordenagailua lapurtu edo galduz gero bilatzen lagun gaitzake.
  • Quicksilver (ezinbestekoa niretzako): Aurreko post batetan.
  • PocketMac: Blackberry-a eta Mac sinkronizatzeko softwarea, defektuzko iSync ere ondo dago baina ez dabil telefono mugikor horiekin.
  • iWork'09: Office-aren ordezkoa, diseinu eta samurtasun aldetik ikaragarri ona.
  • AppCleaner: Programak desistalatzeko softwarea.
  • SeaShore: Irudien editore gisa.
  • Firefox: Safari eduki arren, ohituta dagoena ohituta dago...
  • ...
Milaka aplikazio daude, nik erabiltzen ditudan batzuk aipatu ditut. Zuk zeintzuk erabiltzen dituzu?
Propaganda ematen du honek...;-). Hurrengoan gehiago...

 

posted by amurguzur on 20:48 under

Be the first to comment!