Firefox 3.5 gaur?

Firefox erabiltzaileentzat berri onak. Oraindik jeisteko ez dagoen arren, hurrengo orduetan prest egongo da. Firefox-ek 3.5 bertsio berria askatuko du gaur eta Safari 4, Opera, etab-i konpetentzia latza egingo diola ziur nago. Prestazio berri ugari dakartza, azkarragoa eta HTML 5-rentzako oinarria izango duela diote.

Adi egon beharko gara!

 

posted by amurguzur on 15:34 under

1 Comment

JBoss World 2009 Chicago

Aurten, Irailak 1etik 4ra ospatuko da JBoss World 2009 ekitaldia. Hiru egun horietan hainbat aurkezpen eta azalpen egingo dituzte. Informazio guztia link honetan dago eskuragarri: http://www.jbossworld.com/agenda/tracks/

 

TDT-a badator, prest al zaude?

Ekainaren 30ean arazoak espero dira, hainbat probintzietan egungo telebista zerbitzua moztuko baitute. Lehen fase horretan, 700000 biztanle telebista ikusi ezinik geratuko direla uste da, etxeetako telebista antena egokitua eta TDT dekodifikatzailea beharrezkoak izango baitira telebista saio ezberdinak ikusi ahal izateko. Interneteko hainbat ataritan merkealdi ugari aurki daitezke, iElectronics aukera horietako bat izan daiteke.
Mugi zaitez!

 

posted by amurguzur on 9:04 under

1 Comment

Ordenagailu eramangarrien bateria

Zenbat irauten du zure ordenagailu eramangarriaren bateriak? Zure bateriak espezifikazioetan jartzen duena baino gutxiago irauten du?
Ordenagailua askok, behin urte pare bat edo gutxiago pasata, arazoak izaten dituzte bateriarekin. "Bateriak kalibratu egin behar dira", hau da, mobilekin eta beste zenbait aparaturekin gertatzen den moduan, eramangarrien bateriari ere noizean behin mantenimentua egin behar zaio. Mac-en kasuan, egun bateko gauza da. Jarraitu beharreko pausuak: Mac

 

posted by amurguzur on 10:28 under

2 comments

Workflow JBPM

Workflow-ei loturiko framework honen inguruko informazio ugari dago sarean baina Mauricio Salatino argentinarrak, JBoss User Argentina proiektuaren bultzatzaile nagusiak, egin duen lana ikaragarri ona da. Orain Drools (JBoss Rules) framework-aren inguruan gehiago idazten duen arren, workflow-en munduan (JBPM framework-ean zehatzago) zabiltzatenontzat ezinbesteko bloga da: http://salaboy.wordpress.com/

 

Adobe Flex bihar Bartzelonan

Bihar, Ekainak 5, Bartzelonan Adobe Flex-n inguruan tour antzeko bat egingo dute, software honen inguruko berezitasun eta berritasun batzuk azalduz, Fx4+Fc 2009 Global AUG Tour.

 

JAVAONE 2009

San Frantzisko-n burutzen ari da Java-ren inguruan egiten den elkargunerik nagusiena. Java-ren inguruan edo bertan ematen diren berriak jakiteko hona hemen hainbat gune (twitter-retik ere jarrai dezakegu):