Agur

Badira hilabete batzuk post bat bera ere ez dudala idazten. Denbora bat pentsatzen egon ondoren, blog hau ixtea erabaki dut. Ez dut amaitu nahi, irakurle guztiei eskerrak eman aurretik. Niretzako blogger bezala lehen esperientzia izan da, web orri batzuk kudeatzen ditut baina blog baten idaztea oso esperientzia polita izan da.
Besterik gabe agur eta blog bat idazteko duda mudan zabiltzatenoi animatu zaitezte blog bat irekitzera eta bertan zuen gai, kezka, etab-ei buruz idaztera. Hori bai euskaraz! ;-)
Laister arte eta eskerrikasko.

 

Twitterrific publizitate gabe

Ez da crack bat, baizik eta jeisten dugun aplikazioan aldaketak batzuk besterik ez dira egin behar, Twitterrific publizitate gabe erabiltzeko. Horretarako pausu hauek jarraitu:

  • rm -v Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad exekutatu terminalean eta honako fitxategi hauek ezabatuko dira: Twitterrific.app/Contents/Resources/AdPrefix.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/AdSuffix.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_1.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_2.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_3.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_4.html

 

posted by amurguzur on 22:27 under

Be the first to comment!

Firefox 3.5 gaur?

Firefox erabiltzaileentzat berri onak. Oraindik jeisteko ez dagoen arren, hurrengo orduetan prest egongo da. Firefox-ek 3.5 bertsio berria askatuko du gaur eta Safari 4, Opera, etab-i konpetentzia latza egingo diola ziur nago. Prestazio berri ugari dakartza, azkarragoa eta HTML 5-rentzako oinarria izango duela diote.

Adi egon beharko gara!

 

posted by amurguzur on 15:34 under

1 Comment

JBoss World 2009 Chicago

Aurten, Irailak 1etik 4ra ospatuko da JBoss World 2009 ekitaldia. Hiru egun horietan hainbat aurkezpen eta azalpen egingo dituzte. Informazio guztia link honetan dago eskuragarri: http://www.jbossworld.com/agenda/tracks/

 

TDT-a badator, prest al zaude?

Ekainaren 30ean arazoak espero dira, hainbat probintzietan egungo telebista zerbitzua moztuko baitute. Lehen fase horretan, 700000 biztanle telebista ikusi ezinik geratuko direla uste da, etxeetako telebista antena egokitua eta TDT dekodifikatzailea beharrezkoak izango baitira telebista saio ezberdinak ikusi ahal izateko. Interneteko hainbat ataritan merkealdi ugari aurki daitezke, iElectronics aukera horietako bat izan daiteke.
Mugi zaitez!

 

posted by amurguzur on 9:04 under

1 Comment