Ubuntu tribuko kide izateko iragarkia
Euskaldunak Ubuntu GNU/Linux leinuko kide izatera animatzeko egindako bideoa da. Ubuntu Basque Tribe elkarteak ekoiztua izan da eta marketing biralaren adibide bikaina da.
Iturria: ikastube.com
II.- Aurkibidea
Oraindik definitu ez dudan arren, hau izan daiteke kurtsoko temario posible bat:
- (1).- Sarrera Linux-i
- (2).- Lan esparrua azaldu: Ubuntu, XUbuntu edo makina birtuala kasuan kasu, nahiz eta azken hau ez dut uste erabiliko dugunik
- (3).- Instalazioa
- (4).- Grub abiarazlea azaldu eta instalatu
- (5).- Lehen urratsak
- Komando lerroa
- Fitxategi sistema
- Shell-a
- (6).- Gnome interfazea
Norbaitek proposamenen bat baldin badu eskertuko nioke bere ekarpena
I.- Sarrera linux-i
SarreraLinux sistema eragile bat da, bi ezaugarri nagusi ditu: doakoa dela, hots, ez dugu inongo lizentziarik ordaindu beharrik erabili ahal izateko eta iturri kodea dakar, "codigo fuente" deritzona: "Free & free" dela esan daiteke.
Sistema Kernel eta hainbat libreriak osatzen dute. GNU proiektuari esker sortu dira hauetariko libreria asko eta horregaitik askok GNU/Linux terminoa erabiltzen dute baina ni ez noa terminologia arazoetan sartzera, hori bakoitzak erabakiko du nolan deitu. GNU/Linux, GPL (General Public License) lizentziaren menpe banatzen da, hots, iturriko kodeak beti sarbidea ahalbidetu behar du eta edozein kode aldaketak lizentzia jarraitu beharko du.
Teknologia-ri dagokionez hainbat arkitekturek erabiltzen dute GNU/Linux-en erabilera, hala nola, Intel 386-, 486-, Pentium, Pentium Pro, Pentium II/III/IV, IA-64, Amd 5x86, Amd64, Cyrix y Motorola 68020,IBM S/390, zSeries, DEC Alpha, ARM, MIPS, PowerPC, SPARC eta UltraSPARC.
Historia apur bat
Sistema berri honek 90. hamarkadan egin zuen bere lehen agerpena. Helsinki unibertsitateko Linus Torvalds ikaslea gaurko sistema eragilearen lehen programazio lerroak idazten hasi zen, ondoren izango zuen aupada kontutan izan gabe. i386 makinentzako Unix sistema bat sortu zuten, Minix deituriko proiektu batetik abiatuta.
Gaur egun, hainbat programatzaile daude proiektuan sartuta, errepositorio banatuak erabiliz bakoitzak bere kodigo zatia garatzen du eta ondoren administratzaile batzuk arduratzen dira kodigo hori baliogarria denentz ikuskatzen, horrela bada, kernel edo funtzionalitateak hobetzen joaten dira.
Distribuzio ezberdinak
Guk kurtsoan zehar ubuntu eta kubuntu erabiliko ditugu baina badaude beste zenbait distribuzio interesgarri ere:
- Ubuntu: web orria
- XUbuntu: web orria
- KUbuntu: web orria
- Red-Hat: web orria
- Debian: web orria
- OpenSuse: web orria
- Mandriva: web orria
- ...
Goian aipatutakoak dira nagusienak. Guk, aurrez aipatu bezala azken hirugarren eta azken distribuzioekin egingo dugu lan eta hauei sarrera bat egingo diet hurrengo post-ean. Aipatu beharra dago, gaiak sakontzen doazen heinean hainbat ideia edo gauza interesgarri aipatzen joango garela, hala nola, karpeten egitura eta karpeta bakoitzaren eginkizuna edo Shell eta terminaleko komandoen funtzionamendua.
Azkenik, nik Mark G. Sobell Californiarrak idatzitako "Manual práctico de Linux" erabiliko dut hainbat aipamen egiteko baina interneten ere informazio ugari aurki daiteke, adibidez http://es.tldp.org/htmls/manuales.html.
Linux: Start up
Linux-en inguruko informazio asko aurki dezakegu sarean baina hurrengo post-etan historia, instalazio eta hasierako pausu batzuk azalduko ditut. Helburua lagun eta inguruko batzuei kurtso edo Linux-en inguruko sarrera txiki bat ematea da. Nire blog-a erabiltzea pentsatu dut, Moodle plataforma bat bailitzan, kurtso honi hasiera emateko eta bide batez sarean interasatuta dagoen edonork informazioa eskuragarria izango du, eta guztia euskaraz.
Hasieran Linux-en jatorri, funtzinamendu, arkitektura eta distribuzioen inguruko sarrera txiki bat egingo dut. Ondoren Ubuntu Pen-drive eta Usb Stick baten nola instalatu azalduko dut ondoren bakoitzak bere mahagain propioa edukitzeko. Egia esan, Xubuntu (errekurtso gutxiko instalazioak egiteko Ubuntu-ren distribuzioa) erabiliko dugu (Xfce mahaigain inguruduna), 2Gb-4Gb-dun usb-en gainkarga minimizatzeko. Azkenik eta kurtsoa oraindik definitu ez dugun arren, guztion artean teknika eta funtzionaltasun berriak ikasten joatea da helburua, Linux-en inguruko ezagutza zabalduz.
Aipatu beharra dago, nik disko aldagarria bat erabiliko dudala instalazio azalpenak egiteko, baina norbaitek horrelako diskarik ez baldin badu, lasai asko erabili dezake VMWare makina birtuala edota bere ordenagailuko disko gogorra. Azken aukera hau aukeratuz gero, argi ibili beharko dugu partizioekin, baina aurrerago argiago azalduko dut.
Beraz, kurtso honen errekurtso minimoak hauek izango lirateke:
- 2Gb edo handiagodun usb edo disko aldagarria
- XUbuntu edo Ubuntu-ren diska instalatzailea
- Zertxobait gehiago ikasteko gogoa
Ni neu
Tags Cloud
Post guztiak
-
►
2009
(22)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (7)
- ► abril 2009 (1)
- ► marzo 2009 (2)
- ► febrero 2009 (2)
- ► enero 2009 (6)
-
▼
2008
(48)
- ► diciembre 2008 (3)
- ► noviembre 2008 (3)
- ► octubre 2008 (11)
- ► septiembre 2008 (5)
- ► julio 2008 (1)
- ► junio 2008 (2)
- ► abril 2008 (3)
- ▼ marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (5)
- ► enero 2008 (11)