Windows 7 eta pc eramangarriak
Microsoft-ek hurrengo sistema eragilea Windows 7 izango zela iragarri zuenetik hainbat iritzi irakurri ditut baina Error500 web orrian irakurri berri dudanak arrazoi osoa duela uste dut. Sistema eragile berri honek Vista-ren funtzionalitate berdinak ditu, ordenagailuaren gainkarga hobetzen du soilik. Nik aukera izan dut Beta bertsioa probatzeko eta egia esan abiaraztea (4Gb makina batetan) Vista bezain motela du, baina behin sistema eragilea kargatuta azkarrago doa. Garbi ikusten da beraz, Microsoft-ek egonkortasunaren aldeko apustua egin duela, ez baitu berritasun handiegirik plazaratu izan nahi sistema eragile berriarekin. Egoeraren eragira ote? Ordenagailuen salmenta ere asko aldatu da, orain ez goaz "sekulako makina edo ordenagailuaren bila" baizik eta gure beharrak hasetzen dituen makinarekin konformatzen gara, ahalik eta prezio merkeenean. Ordenagailu eramangarriek ere sekulako bultzada izan eta izango dutela aurre ikusten da.
Quicksilver eskerrikasko
Quicksilver (surf munduko arropa markaren izen berbera eduki arren, software aplikazio bat da) gabeko mac bat, mac bat ote? Noski baietz baina erabilera abiadura asko gutxituko litzateke. Software honek, denbora errealean edozein aplikazio exekutatzea ahalbidetzen digu, hau da, denbora errealeko bilatzaile bat da non guk nahi dugun aplikazioaren lehen hizkiak idatzi, honek gure sisteman bilaketa bat egin eta intro sakatuz aplikazioan bertan sartzea ahalbidetzen digun. Xagu eta teklatuarekin menuetan gora/behera ibili beharrean bi tekla sakatuz nahi dugun aplikazioan egon gaitezke, errendimendua handituz.
Ni neu
Tags Cloud
Post guztiak
-
▼
2009
(22)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (7)
- ► abril 2009 (1)
- ► febrero 2009 (2)
- ► enero 2009 (6)
-
►
2008
(48)
- ► diciembre 2008 (3)
- ► noviembre 2008 (3)
- ► octubre 2008 (11)
- ► septiembre 2008 (5)
- ► julio 2008 (1)
- ► junio 2008 (2)
- ► abril 2008 (3)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (5)
- ► enero 2008 (11)