Cain & Abel

Izenak gaizki ulertura eraman gaitzake baina Cain & Abel delakoa sareetako pasahitzak desenkriptatzeko erabili daitekeen programa maltzurra da.

Ziur ari gara nabigatzen? Gure sarea segurua ahal da? Behin baino gehiagotan egin naizen galdera da. WIFI-a edo sare inalambrikoa oso segurua ez dela jakina da, nahiz eta enkriptazio segurua erabili, baina betiko sareak (swicth, router, hub...) seguruak ahal dira?

Printzipioz mikrosegmentaturiko sare batetan ez litzateke arazorik egongo norberari bere trafikoa eta broadcast trafikoa soilik iritsiko zaiolako. Hainbat programa daude ("sniffer") gure sareko trafikoa ikustea ahalbidetzen digutenak. Bertan bidaltzen/jasotzen ditugun mezuak agertzen dira eta bertatik ikus dezakegu ea zeozer arraroa gertatzen ari zaigun gure sarean.


Cain & Abel sare lokal, etxe-sare edo sare-profesional baten segurtasuna neurtzeko sareko administratzailearentzako pentsatuta dagoen softwarea da. Programak FTP, SMTP, POP3, HTTP, MySQL, ICQ, Telnet eta beste aplikazio batzuen pasahitzak berreskuratzea bermatzen digu. Gainera Windows-eko password enkriptatuak (asterisko bitartez idazten ditugunak) aurkitzeko ere gai da. Hau egiteko hainbat metodo ditu:

  • Sarea gainbegiratzea ("rastreo")
  • Pasahitzen hackeoa, hiztegi bat erabilita
  • "Ataques de fuerza bruta"
  • Cryptoanalisis
  • VoIP bidezko elkarrizketak grabatuz
  • WIFI-a desenkriptatuz
  • Betiko asteriskoen (*********) aztertzea
  • ...

Sare kontrol eta administraziorako beste zenbait herramienta ere baditu. Antibirus batzuk berriz malware bezala konsideratzen dute programa hau.

 

Marketing birtuala - iJam

iJam edo iPhone zein erosiko dut?

Alegiazko edo marketing birtualaren itxura du baina benetakoa da: iJam. Haragi enpresa batek Apple-eko webgunea modelo moduan harturik bere espazio propio sortu du, merezi du benetan ikustea.


 

Ubuntu Vs MAC OS

Ez ahal da posible Ubuntu erabilita MAC sistema eragileraren moduko itxura grafikoa lortzea?Egun hauetan hainbat informazio irakurtzen ibili naiz honen inguruan eta hona hemen pausoz-pausoz migrazioa nola egin behar den bikain azaltzen duen webgunea:

(http://tuxlink.wordpress.com/2007/08/01/dale-la-apariencia-de-mac-ubuntu/)

Nire emaitza berriz honakoa da:


Ez ahal da harrigarria bigarren irudiko kuboa? Compiz-Fusion deituriko lehio kudeatzaileak ahalbidetzen ditu horrelako efektuak. Ubuntu ederra da!!

Oraingoz aurrerapen bat soilik ez dut egin, ea tarte bat aurkitu eta hurrengo post-etan informazio zabalagoa eskeintzeko aukera dudan Compiz eta MAC interfazearen inguruan.

Laister arte.

 

posted by ammur on 21:02 under ,

3 comments

MAC Book Air: Munduko PC eramangarririk meheena

Steve Jobs delakoak, bere ordenadore berria erakutsi du, sobre batetik atera ostean: Macbook Air. Itxura hau dauka ordenadoreak:


Ordenagailu eramangarri berri hau munduko meheena moduan kaleratu dute, eta argazkiak ikusten dituzuenean harrituta geratuko zarete. Macbook normalaren hantzeko ezaugarri teknikoak ditu :

Apple – Mac Book Air

13.3 batazbesteko LED pantaila

Core 2 duo 1.6 Ghz

80 GB-eko disko gogorra

2 GB-eko memoria

Argitzen den teklatua

iSight webkamera

Magsafe

Wifi a/b/g/n eta Bluetooth

Bateria 5 ordu wifi-a erabiltzen

Eta nahi eskero SSD (Solid State Disk) disko gogorra jartzeko aukera ere badago.


Eta prezioa $1799. Hori bai 2 astetan banatzen hasiko dira.


Informazio gehiagorako hemen doakizue Steve Jobs-en aurkepen bideoa:



 

posted by ammur on 19:33 under

2 comments

Google ere aldaketa klimatikoaren aurka borrokan

Google bilatzaile famatua, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokara gehitu da. Istituzio askoren presio eta irainen ondoren, fondo beltza duen bilatzailea jarri du eskuragarri erabiltzaileentzat.

Kalkuluek diotenez, fondo zuridun bilatzailearekin alderatuz, fondo beltzdun bilatzaileak 337 911 wattio/orduko aurrespena dakar eta hori dela eta jarri dute abian proiektua.

Proba ezazu: Google beltzez (http://www.blackle.com/)

Energia aurrestearena dena gezurra dela diote batzuk: http://google.dirson.com/post/3738-marketing-viral-blackle/