"Bloggeatu" - 8 pausu blogger
Orain dela hiruzpalau aste lagun bati, mugazainari hain zuzen, blogger plataformaren gainean lehen pausuak nola eman azaldu nion. Asko gara LiveJournal edota WordPress plataforma aukeratu beharrean Blogger aukeratu dugunak, eta horren harira eta interesgarria suertatu daitekelakoan 8 trikimailu azaltzea pentsatu dut.
Zure blog-a gorde ezazu
Diseinuan edozein aldaketa egin aurretik, gomendagarria da aurrez geneukana gordetzea, horretarako:
- Lehendabizi "Diseño" estekan sartu
- "Edición de HTML" esteka aukeratu
- "Descargar plantilla completa" jartzen duen linka sakatu
- Azkenik gogoratuko zaren direktorio batetan gorde XML fitxategia. Honek edozein aldaketa gaizki irten ez gero, berriro lehendik genuena jartzeko balio digu
Goiko blogger barra ezabatu
Baliagarri izan daiteke goian bloggerrak txertatzen digun barra horizontala, bertatik era erraz baten sartu baikaitezke gure blog-eko administrazio panelera. Norbaitek kentzea nahi badu:
- Layout edo diseinu menuan lehengo "Edición de HTML" esteka sakatu
- Behean txertatutako kodigo zatia edozein tokitan jarri eta "Guardar Plantilla" botoiari eman
#navbar-iframe {Gure blog-era berriz sartzean barra desagertuta egongo da.
height:0px;
visibility:hidden;
display:none;
}
Menua Tag eran jartzea
Blog askotan ikusten da tag bidezko menua. Bertan etiketa ezberdinak agertzen dira post bakoitzaren sarbideen arabera, hau da, etiketa batek beste bat baino sarbide gehiago izan baditu letra handiagoan agertuko zaigu. hack from phydeaux3 helbide honetan aurki dezakegu modu erraz bat tag edo laino bidezko menua eduki ahal izateko.
Kontaktu formularioa
Askotan gure email nahiz datu pertsonalak jartzen ditugu blog-ean. Beste aukera bat honakoa dugu: kontaktu-rako formulario txiki bat sortzea. Web orrialdetan ikusi ohi ditugu gehiago horrelako aukerak baina zergatik ez blog batetan? Badaude interneten hainbat web orri interesgarri zeinetan formulario bat modu azkar batetan sor daitekeen. Bertan azaltzen diren pausuak jarraitzea nahikoa da, kodea sortu eta ondoren gure blog-ean txertatzeko. Contactify edo Freedback helbideek aurrez aipatutako egitea ahalbidetzen dute. Nahiko da beraz pausua hauek jarraitzea:
- Formulario bat sortu, norberak edota web orrialde batek lagunduta adierazi den bezala
- Kodea "Añadir elemento a la pagina"-ko "HTML/Javascript" lehio batetan itsasi
- Azkenik HTML horri linka sortu eta listo gure formularioa prest!
Ezaugarri edo aukera berrien bila bazabiltza eta ez baduzu html koderik programatu nahi, hona hemen beste trikimailu bat. Blog-eko edozein aldaketa egiteko www.blogger.com edo goiko barra erabili beharrean, draft.blogger.com erabili. Bertan agertzen diren aukera asko bloggerrean aurki ditzazkegu baina beste asko ez. Frogarako edo testeatzen dauden aplikazioak dira, etorkizunean bloggerrean erabiliko direnak made their first appearance in Blogger in Draft.
Oraingoz, Blogger in Draft plataformak Google Gadgets, Blog zerrenda bat eta Feed irakurle bat gehitzen uste dut.
Bilatzaile bat jarri
Post bat bere izenburuagatik ezagutu beharrean post horren hitz gako bat jakitea nahiko da post hori aurkitu ahal izateko. Post asko dituen blog batetan adibidez , zehazki bat aurkitzea zaila gerta daiteke baina bilatzaile bat txertatzen badugu, zihurrenik erabiltzaileek samurtasun gehiago izango dutela edozein gairi buruzko informazioa aurkitzeko. Gainera idatzitako edukiak etiketa egokiekin izendatzen baditugu, norbaitek gai konkretu baten inguruko eduki bat irakurri nahi badu, eduki horri lotutako etiketaren araberako bilaketa egitea nahiko izango du zuzenean post-a irakurri ahal izateko. Nik nere blog-ean dudan bilatzaitzailea honela jarri dut:
- "Diseño" estekako "Elementos de la página"-n sakatu
- Bertan "Añadir un elemento de página" aukeratu eta hor "HTML/JavaScript"
- Lehioa irekitzean behean atxiki dudan kodea kopiatzea nahiko izango da bilatzailea jartzeko
Norbaitek gaztelaniaz edo ingelesez jarri nahi badu "value="Bilatu"" jartzen duen tokian nahi duena idaztea besterik ez dauka
Aldatu blog-aren itxura
Interneten blogger-eko itxura aldaketa ahalbidetzen eta ongi azaltzen duten toki asko daude. Alde batetik "Diseño" esteka-n gure template-ak defektuz dakartzan kolore nahiz hizki tamainak aldatu ditzazkegu, baina soilik hori, ezin dugu barne kolore edo argazkirik aldatu. Jarraian aurkitu ditudan esteka interesgarrienak jarri ditut. Bertan ehundaka template edo itxura aldaketarako fitxategiak aurki daitezke:
- Blogger Buster
- FinalSense
- Blogger Templates
- Blogspot Templates
- Gecko & Fly
- Mashable: 50 Beautiful Blogger Templates
Gomendio txiki bat, blog-ean edukia sartzen hasi aurretik templatea aukeratu, askotan itxura aldaketak gure eduki guztia hankaz gora jarri baitezake. Ah eta gogoratu lehenengo puntuan aipatutako segurtasun kopia egiteaz, aurreko egoerara berriro igaro ahal izateko.
Domeinu izena erosi
xxxxxxxx.blogspot.com helbidearen ordez zergatik ez www.yyyyy.com/net/org... helbide bat? Blogger-ek ere blog-a domeinu propioan publikatzeko aukera eskaintzen digu. www.1and1.es helbidean adibidez, pasadan Otsailerarte .es domeinuak bi urterako doainik zeuden, jende askok aprobetxatu zuen aukera edo eskaintzan hori domeinu propioa eskuratzeko. Orain badaude hainbat hosting eta izen zerbitzua nahiko merke eskaintzen duten hainbat web orrialde ere. 1and1 berak, .com helbideak 30€-ren truke soilik eskeintzen ditu eta .es helbideak ere oso oso merke daude. Beraz blog-a domeinu propioan izan nahi duenak, blogger-rekin ere aukera aparta du, horretarako:
- "Configuración" estekan sakatu
- Bertan agertzen den "Publicación" atalean barneratu
- Azkenik "Dominio personalizado" aukerari klik egin eta listo
- Blogger in Draft gets new search box and blog list features
- Add a recent comments widget
- Google adds post scheduling to Blogger
- Blogger adds comment email notification
- Blogger Play: View recently uploaded Blogger images
- Hoctro's Place - some great widgets and other hacks
- Add "Read More" expandable post links
- Add a Favicon
Informazio gehiena honako helbidetik hartu da: http://www.downloadsquad.com
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Ni neu
amurguzur@gmail.com
Tags Cloud
Post guztiak
-
►
2009
(22)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (7)
- ► abril 2009 (1)
- ► marzo 2009 (2)
- ► febrero 2009 (2)
- ► enero 2009 (6)
-
▼
2008
(48)
- ► diciembre 2008 (3)
- ► noviembre 2008 (3)
- ► octubre 2008 (11)
- ► septiembre 2008 (5)
- ► julio 2008 (1)
- ► junio 2008 (2)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (5)
- ► enero 2008 (11)
1 comentarios:
Aupa hi!
Oso onak konsejuak! Buskadoria jarri xuat, eta tag laino bat ittea gura xuat, baina azkenengo honekin ez nauk atrebitten. Ia lagunketan doken...
Publicar un comentario