Security for scada
SCADA - Supervisory Control and Data Acquisition sistemen segurtasuna pixka bat ahaztua dagoela esan daiteke. Ez hutsitasunagaitik baizik eta software munduko segmentu txiki bat besterik ez dutelako betetzen. Sistema hauen muina ez da segurtasuna bermatzea, baizik eta sistema automatizatuen kontrol eta ikuskapen prozesu egoki bat eramatea. Gaur egun ordea, eta datozen tendentziak ikusirik, sistema guztiak elkarrekin konektatuta egon daitezkeela aurreikusi daiteke eta hauen artean internet. Zer gertatuko litzateke gure produkzio lerro batetako aplikazio batetan "virus" edo horrelakoren bat sartuz gero? Ez ahal dago beharrik horrelako sistemen segurtasuna bermatzeko?
Guimmsec bezala bataiatu dugun sare industrailen (SCADA) segurtasunaren inguruko proiektu batetako kide naiz. Proiektua PBL (Project Based Learning) metodologiaren barnean kokatzen da eta honako helburuak ditu:
- Ekintzailetasuna garatzea: Enpresen garapenean esperientzia hartu eta honi lotuta egon daitezkeen ezagutzak barneratzea. Zehazki, gure kasuan, industrie segurtasun zerbitzuak elarazteko , Guimms izeneko, zerbitzu enpresa bat garatzen ari gara eta helburua lortzeko hain gustuko ez ditugun "papel" kontuak jorratzen buru belarri gabiltza: merkatu analisia, konpetentzien identifikazioa, etab.
- Bezero potentzial bati bere nahia asetzeko produktu/zerbitzu bat eskeintzea. Web bidezko produktu bat garatzen ari gara, honela, edozein bezerok bere sistema denbora errealean eta web bidez nola dagoen ikusi ahalko du.
Proiektuaren inguruan interesa duenak info@guimms.com email bat bidali edota web orria bisitatu dezake.
Ni neu
Tags Cloud
Post guztiak
-
►
2009
(22)
- ► septiembre 2009 (1)
- ► julio 2009 (1)
- ► junio 2009 (7)
- ► abril 2009 (1)
- ► marzo 2009 (2)
- ► febrero 2009 (2)
- ► enero 2009 (6)
-
▼
2008
(48)
- ► diciembre 2008 (3)
- ► octubre 2008 (11)
- ► septiembre 2008 (5)
- ► julio 2008 (1)
- ► junio 2008 (2)
- ► abril 2008 (3)
- ► marzo 2008 (4)
- ► febrero 2008 (5)
- ► enero 2008 (11)
0 comentarios:
Publicar un comentario