Black Friday

Aurtengoan ere, Azaroaren 28an (ostirala), Black Friday ospatuko da Estatu Batuetan. "Dia de Acción de Gracias", azaroko azken ostegunaren ondoren ematen da egun hau eta gabonetako erosketei hasiera ematen die. Horregaitik hainbat merkatarik sekulako eskaintzak eskeintzen dituzte hainbat orduz eta jadanik horietako batzuk filtratu dira. "Pagotsen" bat aurkitu nahi ezkero beraz, adi ibiliko beharko gara egun hauetan ea filtraturiko katalogoren bat aurkitzen dugun.

Ah, norbaitek zeoze aurkituz gero abisatzeko ok? ;-)
Nik zeozer aurkitu dut: http://gottadeal.com/

 

Security for scada

SCADA - Supervisory Control and Data Acquisition sistemen segurtasuna pixka bat ahaztua dagoela esan daiteke. Ez hutsitasunagaitik baizik eta software munduko segmentu txiki bat besterik ez dutelako betetzen. Sistema hauen muina ez da segurtasuna bermatzea, baizik eta sistema automatizatuen kontrol eta ikuskapen prozesu egoki bat eramatea. Gaur egun ordea, eta datozen tendentziak ikusirik, sistema guztiak elkarrekin konektatuta egon daitezkeela aurreikusi daiteke eta hauen artean internet. Zer gertatuko litzateke gure produkzio lerro batetako aplikazio batetan "virus" edo horrelakoren bat sartuz gero? Ez ahal dago beharrik horrelako sistemen segurtasuna bermatzeko?

Guimmsec bezala bataiatu dugun sare industrailen (SCADA) segurtasunaren inguruko proiektu batetako kide naiz. Proiektua PBL (Project Based Learning) metodologiaren barnean kokatzen da eta honako helburuak ditu:

  • Ekintzailetasuna garatzea: Enpresen garapenean esperientzia hartu eta honi lotuta egon daitezkeen ezagutzak barneratzea. Zehazki, gure kasuan, industrie segurtasun zerbitzuak elarazteko , Guimms izeneko, zerbitzu enpresa bat garatzen ari gara eta helburua lortzeko hain gustuko ez ditugun "papel" kontuak jorratzen buru belarri gabiltza: merkatu analisia, konpetentzien identifikazioa, etab.
  • Bezero potentzial bati bere nahia asetzeko produktu/zerbitzu bat eskeintzea. Web bidezko produktu bat garatzen ari gara, honela, edozein bezerok bere sistema denbora errealean eta web bidez nola dagoen ikusi ahalko du.
Proiektua nola dihoan kontatuko dizuet.

Proiektuaren inguruan interesa duenak info@guimms.com email bat bidali edota web orria bisitatu dezake.

 

Obamakoak

Bernado Atxaga-k idatzitako liburuak kontatzen dituen istorio haina kontatu ditu Obama-k Estatu Batuetako hauteskundeak irabazteko. Milaka iritzi, albiste, irudi, kronika etab aurkitu ditugu gaur berri honen inguruan baina benetan aldaketa baten aurrean ahal gaude? Asko hitz egin da, eta begibistakoa da, lehen "kolorezko" presidentea izango dela eta Bush-en sistema kapitalista menperatzailea aldatzera zetorrela.

Egia ote ahal da sistema planetiar honen aldaketa ekarriko duela gizaki honen presidenterako hautaketak? Diskurtsoko milaka historioetatik zenbat beteko dira? Errealitate bihurtu edo fikzio hutsean geratuko direla uste duzue? Zer gertatuko da pobrezian dauden eta aberatsen arteko kapital diferentziarekin? Ez ahal dute aberatsek betiko lez aberats jarraituko eta pobreek pobre? Irak, Afganistan, ...

Egia dena da, Obama-k kanpaina egiten, internet baliabide apropos moduan erabiltzen, gizartea konbentzitzen, errepublikanoak ziren estatu batzuk bereganatzen eta hauteskundeak irabazten jakin duela.

Jakingo ahal du gobernatzen? Denborak esango digu...

 

posted by amurguzur on 22:44

2 comments