Agur

Badira hilabete batzuk post bat bera ere ez dudala idazten. Denbora bat pentsatzen egon ondoren, blog hau ixtea erabaki dut. Ez dut amaitu nahi, irakurle guztiei eskerrak eman aurretik. Niretzako blogger bezala lehen esperientzia izan da, web orri batzuk kudeatzen ditut baina blog baten idaztea oso esperientzia polita izan da.
Besterik gabe agur eta blog bat idazteko duda mudan zabiltzatenoi animatu zaitezte blog bat irekitzera eta bertan zuen gai, kezka, etab-ei buruz idaztera. Hori bai euskaraz! ;-)
Laister arte eta eskerrikasko.

 

Twitterrific publizitate gabe

Ez da crack bat, baizik eta jeisten dugun aplikazioan aldaketak batzuk besterik ez dira egin behar, Twitterrific publizitate gabe erabiltzeko. Horretarako pausu hauek jarraitu:

  • rm -v Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad exekutatu terminalean eta honako fitxategi hauek ezabatuko dira: Twitterrific.app/Contents/Resources/AdPrefix.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/AdSuffix.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_1.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_2.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_3.html, Twitterrific.app/Contents/Resources/Ad_4.html

 

posted by amurguzur on 22:27 under

Be the first to comment!

Firefox 3.5 gaur?

Firefox erabiltzaileentzat berri onak. Oraindik jeisteko ez dagoen arren, hurrengo orduetan prest egongo da. Firefox-ek 3.5 bertsio berria askatuko du gaur eta Safari 4, Opera, etab-i konpetentzia latza egingo diola ziur nago. Prestazio berri ugari dakartza, azkarragoa eta HTML 5-rentzako oinarria izango duela diote.

Adi egon beharko gara!

 

posted by amurguzur on 15:34 under

1 Comment

JBoss World 2009 Chicago

Aurten, Irailak 1etik 4ra ospatuko da JBoss World 2009 ekitaldia. Hiru egun horietan hainbat aurkezpen eta azalpen egingo dituzte. Informazio guztia link honetan dago eskuragarri: http://www.jbossworld.com/agenda/tracks/

 

TDT-a badator, prest al zaude?

Ekainaren 30ean arazoak espero dira, hainbat probintzietan egungo telebista zerbitzua moztuko baitute. Lehen fase horretan, 700000 biztanle telebista ikusi ezinik geratuko direla uste da, etxeetako telebista antena egokitua eta TDT dekodifikatzailea beharrezkoak izango baitira telebista saio ezberdinak ikusi ahal izateko. Interneteko hainbat ataritan merkealdi ugari aurki daitezke, iElectronics aukera horietako bat izan daiteke.
Mugi zaitez!

 

posted by amurguzur on 9:04 under

1 Comment

Ordenagailu eramangarrien bateria

Zenbat irauten du zure ordenagailu eramangarriaren bateriak? Zure bateriak espezifikazioetan jartzen duena baino gutxiago irauten du?
Ordenagailua askok, behin urte pare bat edo gutxiago pasata, arazoak izaten dituzte bateriarekin. "Bateriak kalibratu egin behar dira", hau da, mobilekin eta beste zenbait aparaturekin gertatzen den moduan, eramangarrien bateriari ere noizean behin mantenimentua egin behar zaio. Mac-en kasuan, egun bateko gauza da. Jarraitu beharreko pausuak: Mac

 

posted by amurguzur on 10:28 under

2 comments

Workflow JBPM

Workflow-ei loturiko framework honen inguruko informazio ugari dago sarean baina Mauricio Salatino argentinarrak, JBoss User Argentina proiektuaren bultzatzaile nagusiak, egin duen lana ikaragarri ona da. Orain Drools (JBoss Rules) framework-aren inguruan gehiago idazten duen arren, workflow-en munduan (JBPM framework-ean zehatzago) zabiltzatenontzat ezinbesteko bloga da: http://salaboy.wordpress.com/

 

Adobe Flex bihar Bartzelonan

Bihar, Ekainak 5, Bartzelonan Adobe Flex-n inguruan tour antzeko bat egingo dute, software honen inguruko berezitasun eta berritasun batzuk azalduz, Fx4+Fc 2009 Global AUG Tour.

 

JAVAONE 2009

San Frantzisko-n burutzen ari da Java-ren inguruan egiten den elkargunerik nagusiena. Java-ren inguruan edo bertan ematen diren berriak jakiteko hona hemen hainbat gune (twitter-retik ere jarrai dezakegu):

 

Microsoft-en publizitatea MAC-ekin egiten da

Iragarkia Crispin Porter+Bogusky agentziak egin du baina irudian garbi ikusten den moduan Mac-ak nagusi dira Microsoft-en baitan. Lotsagarria iruditzen zait, orain dela gutxi Mac-en kontrako publizitate-kanpainan ordenagailu hauen kontra gogor aritzea, Windows daramatzaten ordenagailuak goraipatuz.
Steve Jobs, erretiroa hartu zuenetik, barrez lehertzen ariko da. Erderazko esaera batek dioen moduan : “en casa del herrero cuchara de palo”.

 

posted by amurguzur on 10:52 under

Be the first to comment!

3 hilabete mac batekin

Hiru hilabete igaro dira, macbook-a erosi nuenetik eta ondorengo lerroetan, nire iritzi pertsonalaz gain erabiltzen ditudan aplikazio zerrenda bat ere aipatuko dut.
Zer esango dut ba nik macbook-aren inguruan...egia esan, ez nuen pentsatzen hain gustura ibiliko nintzenik. Hasieran egia da apur bat ohitzea kostatu zitzaidala (Windows eta Linux-ekin ohituta nengoen) baina behin eskua hartuta oso erabilterraza da. Nik eguneroko jardunean erabiltzen dut eta oraingoz esan dezaket ez zaidala behin ere blokeatu, 2Gb DDR3 Ram-a dauka eta nahiz eta hasiera batetan 4Gb handitzea pentsatua nuen, oraingoz garbi daukat dudan diru apurra aurreztu eta ordenagailua dagoen moduan erabiliko dudala.
Ez dut formatu aldaketengatik ere inongo arazorik izan, word, excel, etab berdin-berdin dabiltza eta are gehiago, Ubuntu-n erabiltzen nituen gauza batzuk ere instalatuak ditut. Laburbilduz, oso gustora nago orain dela hiru hilabete egindako inbertsioarekin, denborak atzera egingo balu berriro erosiko nuke, nolabaiteko segurtasuna ematen du macbook bat edukitzeak.
Aplikazioei dagokionez, hona hemen erabilgarriak suertatu daitezkeen batzuk:

  • Lockdown: Mac-aren segurtasun mekanismo bat, ordenagailua lapurtu edo galduz gero bilatzen lagun gaitzake.
  • Quicksilver (ezinbestekoa niretzako): Aurreko post batetan.
  • PocketMac: Blackberry-a eta Mac sinkronizatzeko softwarea, defektuzko iSync ere ondo dago baina ez dabil telefono mugikor horiekin.
  • iWork'09: Office-aren ordezkoa, diseinu eta samurtasun aldetik ikaragarri ona.
  • AppCleaner: Programak desistalatzeko softwarea.
  • SeaShore: Irudien editore gisa.
  • Firefox: Safari eduki arren, ohituta dagoena ohituta dago...
  • ...
Milaka aplikazio daude, nik erabiltzen ditudan batzuk aipatu ditut. Zuk zeintzuk erabiltzen dituzu?
Propaganda ematen du honek...;-). Hurrengoan gehiago...

 

posted by amurguzur on 20:48 under

Be the first to comment!

SOA beherakadan?

Berriro bueltan....
Hainbat aste/hilabete idatzi gabe egon ondoren, berriro bueltan naiz. Burubelarri sartu nabil Cenit eta beste proiektu batzuetan baina azken aste hontan irakurri ditudan publikazio batzuek zer pentsatua eman didate eta horren inguruko nere iritzia ematen saiatuko naiz hurrengo lerroetan.
SOA arkitektura gainbeheran ahal dago?
Nire ustez pentsatzen zena baino gutxiago inplementatu da baina oraindik ez dago gainbeheran; SaaS, BPM, Cloud Computing, etab ematen diote gaur egun zentzua SOA kontzeptuari, azken hauek ere zerbitzuetan oinarritzen baitira. Egia da, enpresen IT egitura ere egon beharko litzatekeena baino askoz maila baxuagoan dagoela, agian ez zaielako interesatzen, ez dituztelako eduki beharreko errekurtsoak edo beste edozein arrazoirengatik baina, nola saiatuko dira horrelako enpresak SOA egitura batetara saltoa ematen? Horregaitik eta egungo ekonomia egoerangatik, esaten da SOA hilda dagoela "SOA is DOA".
Ez dakit aurreratzean zer gertatuko den baina kezka hor dago. Zein da zure iritzia?

Bi post interegarri:
SOA, ESB eta BPEL (gaztelaniaz)
SOA dead as of January 1st (ingelesez)

 

Windows 7 eta pc eramangarriak

Microsoft-ek hurrengo sistema eragilea Windows 7 izango zela iragarri zuenetik hainbat iritzi irakurri ditut baina Error500 web orrian irakurri berri dudanak arrazoi osoa duela uste dut. Sistema eragile berri honek Vista-ren funtzionalitate berdinak ditu, ordenagailuaren gainkarga hobetzen du soilik. Nik aukera izan dut Beta bertsioa probatzeko eta egia esan abiaraztea (4Gb makina batetan) Vista bezain motela du, baina behin sistema eragilea kargatuta azkarrago doa. Garbi ikusten da beraz, Microsoft-ek egonkortasunaren aldeko apustua egin duela, ez baitu berritasun handiegirik plazaratu izan nahi sistema eragile berriarekin. Egoeraren eragira ote? Ordenagailuen salmenta ere asko aldatu da, orain ez goaz "sekulako makina edo ordenagailuaren bila" baizik eta gure beharrak hasetzen dituen makinarekin konformatzen gara, ahalik eta prezio merkeenean. Ordenagailu eramangarriek ere sekulako bultzada izan eta izango dutela aurre ikusten da.


Krisiak, praktikotasunak eta sinpletasunak indarra hartu dutela ematen du. Zer deritzozu? 

 

Quicksilver eskerrikasko

Quicksilver (surf munduko arropa markaren izen berbera eduki arren, software aplikazio bat da) gabeko mac bat, mac bat ote? Noski baietz baina erabilera abiadura asko gutxituko litzateke. Software honek, denbora errealean edozein aplikazio exekutatzea ahalbidetzen digu, hau da, denbora errealeko bilatzaile bat da non guk nahi dugun aplikazioaren lehen hizkiak idatzi, honek gure sisteman bilaketa bat egin eta intro sakatuz aplikazioan bertan sartzea ahalbidetzen digun. Xagu eta teklatuarekin menuetan gora/behera ibili beharrean bi tekla sakatuz nahi dugun aplikazioan egon gaitezke, errendimendua handituz.


Jeitsi: Quicksilver

 

posted by amurguzur on 8:22 under ,

1 Comment

Nire Mac berria

Asko irakurri eta burmuinari buelta pare bat eman ondoren, Macbook bat erostea erabaki nuen orain dela bi egun. Horrek ez du esan nahi Linux erabiltzeari utziko diodala baina oraingoz ordenagailu berriarekin oso pozik nago.


Mugak hautsiz, blogak dion bezala, Mac munduari buruz ere idatziko dut beraz aurrerantzean. Aurrerapen gisa, Aramaior batek sortutako euskarazko apple gunea: Appleberri

 

Google, elektrizitate eta offline kontsumoa

Google PowerMeter du izena Google.org-k sortutako proiektu berriak. Helburua nagusia, energia elektrikoaren kontsumo maila neurtzea da, energia aurreztu eta alde batera edo bestera jotzeko informazioa ahalbidetuko digu, hau da, erabakiak hartu ahal izango ditugu gure beharren arabera. Beheko iturriaren arabera, ez da beste negozio bat sortu nahi baizik eta gaur egungo ingurugiroari bultzada bat eman nahi zaio.

Harritzekoa da Google-n alternatiba berri hau, ez dakigu Beta bertsioa denentz ala jada Google PowerMeter arrakasta izaten ari den. Nire partetik, gero eta gehiago gustatzen zait Google-n politika, bere "negozio eredua" oso ezaguna da, eta eremu ezberdinetan sartzeko duen abilezia (alde ekonomikoa barne) goraipatuko nuke, ez dakit oraingoan aldiz arrakasta izango duen.

Zer deritzozu?

Iturria: http://www.error500.net/

 

Dell Adamo

Dell ordenagailu eramangarrien borrokan sartu da.

Hilaren 9-an Dell Adamo izeneko ordenagailua aurkeztu zuen, itxura denez Mac Book Air-en konpetentzia izango dena. Orain arte, Dell-ek ez du beste albiste edo honen inguruko beste ezer ez esan.

Apriori, 3 USB portu, eSATA erabiltzeko gailu bat eta bateria txiki bat dituela filtratu da.


Iturria: http://www.engadget.com/2009/01/09/dell-adamo-hands-on

 

posted by amurguzur on 12:16 under

1 Comment

GDrive: Google Web Drive

Interesgarria dirudi, laburbilduz, gero informazio guztia Google-ko zerbitzaritan gorde ahal izatea ahalbidetuko digu:

 

Nuevo gusano en Windows

Gaur irakurri dut eta dirudienez nahiko azkar zabaltzen ari da, beraz argi Windows XP edo Vista-ko erabiltzaileak:

"El gusano, conocido por Conficker, Downadup o Kido, se extiende a través de una vulnerabilidad que Microsoft ya solucionó en octubre de 2008.

Investigadores de seguridad están advirtiendo de un gusano que en los últimos cuatro días ha sido capaz de infectar 8,9 millones de ordenadores basados en Windows.

El gusano, conocido por Conficker, Downadup o Kido, se extiende a través de una vulnerabilidad que Microsoft ya solucionó en octubre de 2008. Una vez en la máquina accede a un servidor HTTP y borra el punto de Restauración del Sistema de la máquina para impedir a los administradores que lo eliminen.

“El número de infecciones de Downadup se está disparando como un cohete, según nuestros cálculos”, afirmaba F-Secure en su blog.

El gusano incluye el paquete habitual de Troyano que permite al controlador descargar nuevos archivos en su propio servidor. Lo que no es normal es que el malware sea capaz de general lo que parecen cientos de nombres de dominios aleatorios para buscar actualizaciones, haciendo que sea mucho más difícil de seguir su pista hasta el escritor del malware.

Desde Sophos aconsejan bloquear todo el tráfico entrante y saliente del puerto 445 para asegurarse de que no se ven afectados por exploits de Internet y que, si lo está, no sea capaz de infectar al resto de la red a través de archivos compartidos.

Desde el Inteco, explican que la entrada del gusano Downadup puede realizarse mediante tres formas. Una, a través de las carpetas compartidas en red protegidas con contraseñas débiles.

La segunda, mediante dispositivos extraíbles (lápices USB). En este caso, "crea un fichero con nombre autorun.info cuya acción es autoejecutar la copia del gusano cada vez que un usuario conecta el dispositivo extraíble" a una computadora.

Como tercera vía de infección, el virus -explica el Instituto de Tecnologías de la Comunicación- "aprovecha la vulnerabilidad CVE-2008-4250" de los sistemas de Microsoft. Este fallo fue resuelto por esta última compañía mediante un parche extraordinario (MS08-067). El problema aparece cuando el usuario no lo ha instalado en el ordenador."

 

Windows VirtualBox-en

Azkenean etxeko ordenagailuan Linux, Ubunturen 8.10 distribuzioa, soilik instalatzea erabaki dut. Orain arte, bai Windows XP eta bai Ubuntu erabiltzen nituen baina nire ordenagailuaren ahalmena (512Mb ordenagailua dut...) gutxitzen zuen.

Windows egunero nire lanerako erabili beharra daukat eta beraz aplikazio zein fitxategiak etxean kudeatu ahal izateko sistema eragile berbera eduki beharra dut. Horretarako eta VirtualBox softwarearen laguntzaz, Windows XP makina birtual bat egiten aritu naiz.

VirtualBox, VMWare-n oso antzekoa da. Agian, interfaze errazago bat dauka baina makina biak ala biak makina birtualak kudeatu eta exekutatzeko balio dute.

Kasu honetan nik, disko gogor dinamiko baten aldeko apustua egin dut, horrela makina birtualak 10Gb hartu beharrean kasuan-kasu nahi dituenak erabiliko ditu, gainera, 512Mb-ko makina bat eduki arren, esan dezaket nire kasuan, Windows XP, makina birtualean, ordenagailuan instalatuta baino azkarrago doala.

 

posted by amurguzur on 15:18 under ,

2 comments

Proyecto Guimms

Como excepción y aunque el blog sea practicamente en euskera este post lo escribiré en castellano. Como había citado en algún post anterior estos meses he estado trabajando junto con otros cuatro compañeros en el proyecto empresarial Guimms. El proyecto ha consistido en realizar un plan de viabilidad para una empresa dedicada a la seguridad en redes industriales SCADA. Resumiendo:

¿Por qué Guimms? El hecho de que las redes industriales así como los sistemas de control industriales estén seguros frente ataques y amenazas informáticas proporcionara una alta disponibilidad a las organizaciones y por consiguiente una reducción de costes y aumento de beneficios. Los sistemas han pasado de ser propietarios y de estar aislados a estar interconectados con otras redes. ¿Qué nos paso al conectarnos a internet? Pués aqui es lo mismo. La automatización de plantas, estandarización de protocolos y unión de distintas redes industriales nos hace ser más vulnerables ante ataques o amenazas tanto exteriores como interiores. Por ello pensamos que las organizaciones deberan adoptar una serie de mecanismos de seguridad, aparte del firewall convencional, para asegurar la seguridad de los sistema de control industriales, es decir, tomar una serie de medidas para la seguridad SCADA.

El proyecto lo presentamos el viernes y espero que todo salga bién. Si alguién tiene curiosidad o esta interesado puede visitar nuestra página web: www.guimms.com

Laister arte.

 

posted by amurguzur on 19:18 under

2 comments

Urte berri on

Orain arte ez dut denborarik izan baina urte berri on bat opa dizuet guztioi.


Urte berri on!
Feliz año 2009!
Happy new year!