Windows VirtualBox-en

Azkenean etxeko ordenagailuan Linux, Ubunturen 8.10 distribuzioa, soilik instalatzea erabaki dut. Orain arte, bai Windows XP eta bai Ubuntu erabiltzen nituen baina nire ordenagailuaren ahalmena (512Mb ordenagailua dut...) gutxitzen zuen.

Windows egunero nire lanerako erabili beharra daukat eta beraz aplikazio zein fitxategiak etxean kudeatu ahal izateko sistema eragile berbera eduki beharra dut. Horretarako eta VirtualBox softwarearen laguntzaz, Windows XP makina birtual bat egiten aritu naiz.

VirtualBox, VMWare-n oso antzekoa da. Agian, interfaze errazago bat dauka baina makina biak ala biak makina birtualak kudeatu eta exekutatzeko balio dute.

Kasu honetan nik, disko gogor dinamiko baten aldeko apustua egin dut, horrela makina birtualak 10Gb hartu beharrean kasuan-kasu nahi dituenak erabiliko ditu, gainera, 512Mb-ko makina bat eduki arren, esan dezaket nire kasuan, Windows XP, makina birtualean, ordenagailuan instalatuta baino azkarrago doala.

 

posted by amurguzur on 15:18 under ,

2 comentarios:

Txelo dijo...

Ondo!

Bildurra galdu bihar jako Windows gabeko ordenagailu bat eukitzera(nahiz eta errealitatian Windows badakazun).

Pauso honek emonda errezau ikusten da Windows sistematik kanpo mundua badauala.

Markel

amurguzur dijo...

Gauzia zan, etxeko ordenagailua nahiko kaxkarra dala (512Mb) eta Windows-ekin oso gaizki zebilela. Gainera, normalean Linux erabiltzen dot eta horregaitik emun dot pausu hau.

Garbi dakot hurrengo ordenagailua erostian berdina in bia dotela.

Eskerrikasko.

Ondo segi.