Windows 7 eta pc eramangarriak

Microsoft-ek hurrengo sistema eragilea Windows 7 izango zela iragarri zuenetik hainbat iritzi irakurri ditut baina Error500 web orrian irakurri berri dudanak arrazoi osoa duela uste dut. Sistema eragile berri honek Vista-ren funtzionalitate berdinak ditu, ordenagailuaren gainkarga hobetzen du soilik. Nik aukera izan dut Beta bertsioa probatzeko eta egia esan abiaraztea (4Gb makina batetan) Vista bezain motela du, baina behin sistema eragilea kargatuta azkarrago doa. Garbi ikusten da beraz, Microsoft-ek egonkortasunaren aldeko apustua egin duela, ez baitu berritasun handiegirik plazaratu izan nahi sistema eragile berriarekin. Egoeraren eragira ote? Ordenagailuen salmenta ere asko aldatu da, orain ez goaz "sekulako makina edo ordenagailuaren bila" baizik eta gure beharrak hasetzen dituen makinarekin konformatzen gara, ahalik eta prezio merkeenean. Ordenagailu eramangarriek ere sekulako bultzada izan eta izango dutela aurre ikusten da.


Krisiak, praktikotasunak eta sinpletasunak indarra hartu dutela ematen du. Zer deritzozu? 

 

posted by amurguzur on 22:30 under

0 comentarios: