Content Management System (CMS)

Content Management System (CMS) o Eduki Kudeaketa Sistema (EKS) web diseinuan erabiltzen den sistema berria da. Erabilterraza eta oso praktikoa da, erabiltzaileari abantaila ugari eskeintzen baitizkio. Gaur egun oraindik badira web orrialdeak egiteko Dreamweaver edota programazio hutsa erabiltzen dituzten enpresa nahiz profesionalak. Horrekin ez dut esan nahi kalitate eta zerbitzu eskaseko aplikazioak garatzen dituztenik baina ohartu ahal dira CMS sistemek eskeintzen dituzten abantailez?

CMS erako apliakazio bat osagarri ezberdinez osatua dago, hots,
pakete estandar bat bezala merkaturatzen dute eta ondoren erabiltzaileak bere beharrak medio osagarriak kendu/gehitu liezaioke. Osagarriak partikular ezberdinek egiten dituzte horrek ez du esan nahi norbaitek sistema bereganatu eta eginkizun espezifiko batetarako osagarririk aurkitzen ez badu, pauso zehazt batzuk jarraituta ezin duela bere osagarri propioa garatu.

Nik hiru modutan egin izan ditut orrialdeak: Dreamweaver erabilita, programazio hutsean eta Joomla sistemarekin.


CMSa-k erabiltzeak produktua azkar eta kalitatez sortzea bermatzen du. Mantenua nahiz sekzio berriak sortzea ez da batere zaila, hori bai, osagarrien funtzionamendua norberaren trebeziaren arabera ikasten da, horregaitik batzuetan ikasteak denbora gehiago kentze du ondoren aplikatu nahi dena azaltzea baino.

Nik uste dut, hurrengo urteetan gorakada nabarmena izango duen arloa izango dela web diseinuan eta badira jada gaur egun sistema hau erabiliaz sortu dituzten orrialdeak.

Web diseinua gustatzen bazaizu, proba ezazu Joomla edo beste CMS bat!

Free Software

 

posted by ammur on 21:19 under

1 comentarios:

gorka dijo...

Oso interesgarria da teknologia berri hau. Sekulako erraztasunak eskaintzen ditu web orrien garapenerako