Lehen post-a

Ezagutzen nautenek ondo dakite informatikarekiko dudan zaletasuna handia dela, horren ildotik sortu dut blog hau. Web garapena gogoko dut beste zenbait arlorekin batera, hainbat web orrialde garatu ditut eta orain blog hau sortzea pentsatu dut nire ezagutzak argitara emateko, bide egokia iruditzen baitzait blog sistema erabiltzea.

Informatika mundua egunetik egunera eboluzioan dagoen espazioa da, gero eta software nahiz hardware hobeagoak daude merkatuan eta jendearen ezagutzak ere gora egin du azken urte hauetan. Arlo ezberdinei dagokionez, ugari dira informatikari lotuak daudenak hala nola: logistika, kalitatea, diseiñua, etb.

Laburbilduz, berrikuntzen zein ondorio propioen berri emateko erabiliko dut txoko berri hau eta espero dut batzuei behintzat baliogarri suertatzea.

Mila esker.

 

posted by ammur on 21:14

0 comentarios: